Coleraine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Coleraine
Cúil Raithin
 Erresuma Batua
Coleraine Fussgaengerzone.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Derryko konderria
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
Alkatea David Barbour
Postakodea BT51, BT52
Geografia
Koordenatuak 55° 07′ 59″ N, 6° 39′ 40″ W / 55.133°N,6.661°W / 55.133; -6.661Koordenatuak: 55° 07′ 59″ N, 6° 39′ 40″ W / 55.133°N,6.661°W / 55.133; -6.661
Coleraine hemen kokatua: Ipar Irlanda
Coleraine
Coleraine
Altuera 80 m.
Demografia
Biztanleria 24,042 biztanle (2001)
Informazio gehigarria
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Derryko konderria
Telefono aurrizkia 028
Webgunea www.colerainebc.gov.uk http://www.colerainebc.gov.uk www.colerainebc.gov.uk

Coleraine (irlanderaz: Cúil Raithin) Ipar Irlandako Derry konderriko bigarren hiria da eta Bann ibaiaren itsasadarrean kokatzen da. Belfast hiritik 88,5 kilometro ipar-mendebaldera eta Derrytik 48,3 kilometro ekialdera kokatuta dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Cúil Raithin izenak "iratzeen txokoa" esan nahi du. Kondairak dioenez San Patrizio iritsi zenean, bertako erregeak Bann ibaiaren ertzeko lursail bat eman zion eliza eraiki zezan. Lursaila ikustera joan zenean gazte batzuk ikusi zituen han zeuden iratzeak erretzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coleraineren historia aspalditik hasten da Mesolito garaiko aztarnak aurkitu baitira, k.a. 5935ean dataturikoak. Honek Irlandako uharteko lehenengotako asentamentua dela esan nahiko luke.

XVII mendean Ulsterraren kolonizazioaren garaian Londresko konpainiek kontrolpean izan zuten bi herrietako bat izan zen Coleraine, bestea Derry/Londonderry zen. Bere kaia Ipar Irlandako bosgarrena zen 1637an. Industrializazioarekin batera Coleraine nabarmen hasi zen batez ee XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ulsterreko Unibertsitate Berria zabaldu zen bertan eta ikasleei esker hiriak garrantzia hartzen jarraitu zuen.

XX mendearen azken aldera izan zen Ipar Irlandako gatazkaren barnean hainbat atentatu izan zituen, guztira 13 pertsona hil zirelarik. 2001eko erroldaren arabera herriaren %73'5a protestantea da eta %22'7a katolikoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Coleraine unibertsitatea, 1971-2000 23m)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.5 7.1 9.2 11.9 15.9 16.9 18.0 17.8 16.8 12.9 9.8 7.3 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.6 2.8 3.9 6.0 9.6 11.0 10.7 8.8 6.7 3.7 2.0 5.7
Iturria: YR.NO[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erraldoien Galtzadarako abiapuntu nagusia da Coleraine. Autobusez 25 minutu baino ez daude bertara.
  • Mount Sandel: Bertan aurkitu dira Mesolito garaiko aztarnak eta Burdin Aroko gotorleku bat.
  • Portrush eta Castlerock herrixkak gertu daude eta hondartza ederrak dituzte.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coleraine Aldatu lotura Wikidatan