Colita (argazkilaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Colita (argazkilaria)
Colita3c.jpg
Bizitza
Izen osoa Isabel Steva i Hernàndez
Jaiotza Bartzelona1940ko abuztuaren 24a (79 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria
Jasotako sariak
Influentziak Xavier Miserachs
Izengoitia(k) Colita
IMDb nm1132077
www.colitafotografia.com

Isabel Steva Hernandez (Bartzelona, 1940ko abuztuaren 24a) Colita izen artistikoarekin ezaguna, argazkilari nabarmen bat da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Sagrado Corazon ikastetxean ikasi zuen 17 urte bete arte. Ondoren, Parisera joan zen urtebetez Frantziar Zibilizazioa ikastera Sorbornako Unibertsitatean.

Argazkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisetik Bartzelonara itzuli zenean, Oriol Maspons, Julio Ubiña, Francesc Català Roca eta Xavier Miserachs argazkilariak ezagutu zituen. Haiei esker ikasi zuen ofizioa eta argazkilari gisa profesionalizatu zen, nahiz eta berak beti Paco Rebés mentore nagusitzat hartu.

Los Tarantos (Rovira Beleta, 1963) filmeko pertsonaien artxiboan lan egin zuen eta Carmen Amaya flamenko dantzari bikainarekin adiskidetasuna sendotu zuen. Flamenkoarekiko duen zaletasunak Madrilera eramaten du bi urtez bizitzera. Antonio Gades eta La Chungaren promozioren argazkiak egin zituen.

Bartzelonara itzuli zen. Frankismoaren azken urteak ziren eta garaiko prentsa aurrerakoiarekin kolaboratzen du, Fotogramas, Tele-Expres, Mundo Diario, Destino nabarmenduz. Bere lehen erakusketa Evocacio del Modernisme izan zen (Arkitektoen Ikastetxea, 1965), Argimon, Curós, Jordi Galí, Guinovart, Oriol Maspons, Ràfols Casamada, Tharrats eta Román Vallès eta Cesáreo Rodríguez Aguilera artista taldearekin batera.

Prentsa eta zinemaren argazkilaritza tartekatzen ditu. Bartzelonako Eskola korronte zinematografikoarekin kolaboratzen du, zinema europar eta aurrerakoia aldarrikatuz.

Erretratuan espezializatzen da eta Gauche Divine, garaiko profesional, intelektual eta artista taldeko kide izan zen.

Edigsa diskoetxearekin eta La Nova Cançó mugimenduarekin lankidetza ibili ostean, prentsa eta promozio kanpainak, disko azalak, posterrak eta bestelakoak egin zituen.

Trantsizioan, Interviú, Reporter, Cuadernos para el Diálogo, La Calle edota Boccaccio aldizkariekin kolaborazioak egin zituen. 40 erakusketa baino gehiago egin ditu, baita 30 argazki-liburu baino gehiago argitaratu ere.

Frankismoa amaitu ostean, bere hiri eta metropoli-eremuei argazkiak ateratzen espezializatzen da, haren aldaketak eta bilakaera agerian utziz, betiere, Kataluniako bizitza kulturala eta soziala islatuz.

Museu Nacional d'Art de Catalunyaren (MNAC) bilduman ageri da bere obra, eta bere lan zabalaren zati bat Arxiu Nacional de Catalunyan, Arxiu Municipal Contemporanin, Institut del Teatren, Fundació Campalansen, Fundació Brossanen eta Filmoteca de Catalunyan gordeta dago.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998an, Urrezko Domeinua lortu zuen, Bartzelonako Udalak emanda.
  • 2009an Rafael Campalans Fundazioaren eskutik, Joan Reventós sariak jaso zuen, baita Arte Parateatraletako Sebastià Gasch Ohorezko FAD saria eta Dones Periodistesek emandako Komunikazio Ez Sexistaren Saria ere.
  • 2012an, FAD Domeinua jaso zuen. Urte berean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak ere Doctora Honoris Causa izendatu zuen.
  • 2013an, Palentziako Aldundiaren eskutik, IV. Piedad Isla Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen.
  • 2014an Argazkigintzako Sari Nazionala jaso zuen.
  • 2015ean, bere ibilbidea goraipatuz, Bartolome Ros Saria jaso zuen.
  • 2017an, Mestra (maistra) izendatu zuten FAD Mestres Kateko kideek.
  • 2018an, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenarekin batera, El Poder del Arte erakusketa handia antolatu zen Madrileko Senatu eta Kongresuan. Colitak Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS) museoko 40 argazki erakusgai jarri zituen, eta bere irudietako bat kartel eta irudi grafiko gisa aukeratu zuten Espainiako Trantsizioa irudikatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Colita Web Oficial
  2. "La Fotografa Social que saca el mejor lado de Serrat" www.canalsur.es
  3. "Colita, una fotógrafa de prensa que ha jugado con la fotografía" eldiario.es