Colonna jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Colonna jauregia
Trevi - palazzo colonna e basilica santi apostoli 01.JPG
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriErroma
Koordenatuak 41° 53′ 51″ N, 12° 29′ 03″ E / 41.89763611°N,12.48421389°E / 41.89763611; 12.48421389Koordenatuak: 41° 53′ 51″ N, 12° 29′ 03″ E / 41.89763611°N,12.48421389°E / 41.89763611; 12.48421389
Webgune ofiziala

Colonna jauregia (italieraz: Palazzo Colonna) Italiako Erroma hiriburuko Kirinal muinoan kokatua dagoen jauregi bat da, Trevi rionean. 20 belaunalditan zehar Colonna familia boteretsuaren jauregia izan da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiaren atalik zaharrenak XIII. mendean hasi ziren eraikitzen. Giovanni eta Giacomo Colonna kardinalen egoitza izan zen garai hartan. XV. mendean Oddone Colonna bizi izan zen bertan, gero Martin V.a Aita Santua (1417-1431) izango zena. Aita Santu bihurtzearekin batera Della Rovere familiak eskuratu zuen jauregia baina Colonna familiara itzuli zen Marcantonio I Colonna Lucrezia Della Roverekin ezkondu zenean.

Filippo Colonnak (1578–1639) hainbat aldaketa egin zituen, jauregia lorategi baten inguruan zabalduz. Girolamo Rainaldi eta Paolo Marucelli arkitektoak aritu iren lanean. XVII eta XVIII mendeetan aurrealdea eta atzealdea osatu ziren, bata Santi Apostoli elizari begira dagoena eta bestea Via della Pilotta karrikan.

1703an Galeria nagusia osatu zen eta bertan 1650tik aurrera familiak bildutako artelanak ezartzen joan dira. Gaur egun Erromako arte bilduma pribatu handiena dago bertan ikusgai.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]