Colonna leinua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stïnger (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:27, 16 uztaila 2016

Colonna familia, Erroman, familia boteretsu bat izan zen Erdi Aro eta Pizkunde garaietan. Familia honetakoa zen Martin V.a aita santua, bere benetako izena, Odonne Colonna zelarik, baita Italiako historiako beste pertsona garrantzitsu batzuk ere.

Euren ohiko etsai edo arerioak, Orsinitarrak ziren.

Colonnatarrak, Tusculumeko kondeen ondorengoak dira. Lehena, Giovanni Colonna kardinala izan zen, 1192an aukeratua.

Erroman, Palazzo Colonna deritzon jauregia dago, gaur egun, Galleria Colonna bezala ezagutzen den familiaren arte bilduma dagoen museo bat dena.

Garrantzitsuak izan dira Petrarcak familia honekin izandako harremanak, askotan agertzen dena idazle honen lanetan (Canzonierean bereziki).

Colonnatarrek, 1527ko Erromaren Arpilaketan paper garrantzitsu bat izan zuten.

Familiako pertsona ezagunak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Colonna leinua Aldatu lotura Wikidatan