Colossus (Marvel Comics)
Itxura
Colossus, euskaraz Koloso, jaiotzez izenez Piotr "Peter" Nikolaievitch Rasputin, Marvel Comics komiki argitaletxearen superheroi bat da eta X-Men superheroi taldeko kideetako bat. Len Wein eta Dave Cockrumk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Giant-Size X-Men komiki aldizkariaren 1. zenbakian agertu zen (1975eko maiatza). Lanbidez margolari, ikasle eta nekazaria da.
Bere ahalmenak honakoak dira: bere larruazala altzairu organikoan bilaka dezake, horrek gizakiazgaindiko indarra eta erresistentzia ematen dizkio.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zineman Daniel Cudmore eta Stefan Kapičić (ahotsa) aktoreek antzeztu dute.
- X2 (2003)
- X-Men: The Last Stand (2006)
- X-Men: First Class (2011)
- X-Men: Days of Future Past (2014)
- Deadpool 1 (2016)
- Deadpool 2 (2018)