Colotes maculatus
Itxura
| Colotes maculatus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Hexapoda |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Melyridae |
| Generoa | Colotes |
| Espeziea | Colotes maculatus |
Colotes maculatus Melyridae familiako kakalardoa da. Europa hego-mendebaldean zabaldurik dago[1], baita Euskal Herrian ere[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo hau oso txikia da, 1,7 eta 2,3 mm artean neurtzen du soilik. Kolore marroi iluna du, ia beltza, eta hankak marroi argiak dira. Oso adierazgarria da elitroen elkargunean duen orban marroi argia eta elitroen ertzetan dituenak ere. Gorputza nahiko borobiltsua du.[3]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Padura eremuetan aurkitzen da, baratzak eta putzuak txandakatzen diren tokietan. Landareen izerdi landuaz elikatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Colotes maculatus (Laporte de Castelnau, 1838)» www.gbif.org (kontsulta data: 2024-09-16).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (kontsulta data: 2024-09-16).