Suge berde-hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coluber viridiflavus» orritik birbideratua)
Suge berde-hori
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaColubridae
GeneroaHierophis
Espeziea Hierophis viridiflavus
Banaketa mapa
Suge berde-horiaren hedadura Europan.

Suge berde-horia (Hierophis viridiflavus) Espainia ipar-ekialdeko muturra, Frantzia (iparraldean izan ezik), ekialdetik Luxenburgo, Suitza hegoalde eta Jugoslavia ohiko ipar-mendebalderaino hedatzen den sugea da. Hegoaldetik Sizilia eta Maltaraino iristen da. Mediterraneoko Korsika, Sardinia eta zenbait irla txikietan badago. Euskal Herrian ere aurki daiteke.[1]

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suge hauek tamaina 150 cm izatera irits daitekeen arren, ale batzuk 200 cm-tara iristen dira. Gorpuzkera lerdeneko suge handi honek buru txikia eta ondo definitua, ezkata leunak, begi irtena eta begi-nini bertikalak ditu.

Koloreari dagokionez, atzealdea hori-berdexka da, pigmentu beltza edo berde ilunaz goibelduta aurreko atalean zeharkako barrak eginez. Gainerako gorputzean orban horiz egindako marra edo ilarak besterik ez dira gelditzen. Isatsaren marka hauek ikusgai dira sugea ezkutatzera joaten denean. Sabelaldea horixka edo berdexka, batzuetan puntu ilun txikiekin. Zonaldeko ipar-ekialdeko aleak (Italia hegoaldean, Sizilia eta zenbait uhartetan)zeharo beltzak dira. Gazteak gris argia edo oliba kolorekoak dira eta buruan nabarmena den marrazki bat dute.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso suge azkar eta bizkor hau egunekoa da gehienbat.Lurrekoa da batik bat baina zuhaitzetan eta harkaitzen artean gora egiteko abilezia du. 1500m-raino aurkitzen dugun sugea da. Normalean habitat idorretan egoten da hala nola, baso idorrak eta eguzkitsuak, sastrakadi ,baso irekiak, hegal menditsu, zuhaixka-erako zonalde eta harrizko horma zaharretan; batzuetan ere, zelai hezeetan dago. Sarritan oso ugaria da zonalde mugatu batzuetan. Oso ehiztari trebea da eta agerian ehizatzen du. Bere ehizakiak mikrougaztun (arratoi, sagu, satitsu, muxar, hegazti (habian harrapatzen dituzte), eta bestelako narrastiak ( sugegorri,sugandila eta muskerrak bereziki) dira. Euren ehizakiak ahoaz eutsi, eta konstrikzioz akabatzen dituzte irentsi aurretik. Ale gazteek, batez ere sugandilak eta matxinsalto handiak harrapatzen dituzte.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suge berde-horiak obiparoak dira eta maiatzaren azkenetan, edota ekainaren hasieran araldia izaten dute. Emeak 5-15 arrautza erruten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]