Columba (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Columba Columba symbol (Moskowitz, variable width).svg
Columba constellation map.svg
Datuak
LaburduraCol
GenitiboaColumbae
SinbologiaUsoa
Eremua270 gradu karratu (54. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
1
Izarrik distiratsuenaα Columbae (itxurazko magnitudea 2,6)
Konstelazio mugakideakLepus (konstelazioa), Caelum, Pictor (konstelazioa), Puppis (konstelazioa) eta Canis Major
Behaketa
Igoera zuzena6 h
Deklinazioa-35°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsailea
+45° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Columba edo Usoa[1][oh 1]latinez: Columba— Hego hemisferioko konstelazio bat da. Canis Major eta Lepus konstelazioetatik hegoaldera kokatutako konstelazio txiki bat da. Antzina, Canis Major konstelazioaren barnekotzat jotzen zen, baina, 1679an, Augustin Royer-ek berezko konstelaziotzat hartu zuen. Beraz, XVII. mendean eman zitzaionez konstelazio-kategoria, ez du mitologian atxikitako ezer.

Usoaren konstelazioa Txakur Handiaren konstelazioaren ondoan

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alpha Columbae, 2,65eko magnitudekoa.
  • Beta Columbae, 3,12ko magnitudekoa.
  • Gamma Columbae, 4,36ko magnitudekoa.
  • Delta Columbae, 3,85ko magnitudekoa.
  • Epsilon Columbae,3,86ko magnitudekoa.
  • Eta Columbae, 3,96ko magnitudekoa.
  • Theta Columbae, 5,00ko magnitudekoa.
  • Kappa Columbae, 4,37ko magnitudekoa.
  • Lambda Columbae, 4,88ko magnitudekoa.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]