Combination Acts

Wikipedia, Entziklopedia askea

Combination Acts edo Combination Laws delakoak, Ingalaterran egindako lege batzuk izan ziren. Lege hauen ondorioz, langileen erakundeak eta grebarako eskubideak debekatu zituzten. 1799 eta 1800 tartean egin zituzten, William Pitt kontserbadorea ministroa zen garaian herri-matxinaden beldurrez.

Frantziako Iraultzan izandako gertaerek sortutako beldurraren ondorioz egin zuten legeria hori. 1824ra arte indarrean egon ziren, eta urte hartan legebiltzarrak neurri handi batean indargabetu zuen . Hortik aurrera, elkarte askea onartzen zuen baina langile-sindikatuak onartzen ez zituen lege baten bidez. Azkenik, 1871-75 aldian legeztatu zituzten. Sindikatuak debekatuta egon ziren urteetan, sindikalistak tabernatan bildu eta mitinak antolatzen zituzten klandestinitatean, eta batzuetan, makinen aurkako matxinaden buru izaten ziren.

Combination Law, 1800[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Berretsita geratzen da (...) une honetatik aurrera legearen aurkakoak, baliogabeak eta eraginik gabeak direla industriako edozein langileren eta beste edozein pertsonaren arteko mota guztietako kontratuak, hitzarmenak eta akordioak, haien helburua hauetako bat baldin bada: langileen beraien, beste langile baten, edo beste industria, denda edo ogibide bateko langile baten soldata igotzea; edo bestela, ohiko ordutegia edo laneko denbora murriztea edo aldatzea; edo bestela, pertsona bati edo gehiagori lanerako egokiena dela uste dutena kontratatzeko oztopoak jartzea edo kontratatzen ez uztea; edeo bestela, industria, denda edo enpresa bat zuzentzen duten pertsonak kontrolatzea edo haiei mugak jartzea (...) »
Combination Law, 1800

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]