Comhaltas Ceoltóirí Éireann

Wikipedia, Entziklopedia askea

Comhaltas Ceoltóirí Éireann (euskaraz Irlandako Musikarien Elkartea), Irlandako musika, abesti, dantza eta irlandera bultzarazteko erakunde bat da. 1951an irlandarren artean nahiz Irlandar Diasporan irlandar musika eta kultura ezagutarazteko sortua izan zen. Egoitza nagusia Dublin hiriburuko Monkstown auzoan du.

Fleadh Cheoil jaialdia antolatzearen ardura du.

Gaur egun Labhrás Ó Murchú erakundearen lehendaria da eta mundu osoan 400 ordezkaritza inguru ditu, tartean Irlandako Errepublika, Erresuma Batua, AEB, Kanada, Mexiko, Frantzia, Espainia, Alemania, Hungaria, Luxenburgo, Errusia, Australia eta Zeelanda Berrian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]