Comillas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Comillas
 Kantabria
Vista aerea Comillas.jpg
Comillasko bandera

Comillasko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Kantabria
Probintzia  Kantabria
Eskualdea Costa Occidental
Izen ofiziala Comillas
Alkatea Maria Teresa Noceda Llano LOGO PRC.jpg
INE kodea 39024
Kokapena
Koordenatuak 43° 23′ 13″ N, 4° 17′ 22″ W / 43.386944444444°N,4.2894444444444°W / 43.386944444444; -4.2894444444444Koordenatuak: 43° 23′ 13″ N, 4° 17′ 22″ W / 43.386944444444°N,4.2894444444444°W / 43.386944444444; -4.2894444444444
Comillas hemen kokatua: Espainia
Comillas
Comillas
Comillas (Espainia)
Comillas hemen kokatua: Kantabria
Comillas
Comillas
Comillas (Kantabria)
Demografia
Biztanleria 2.267 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -53
% 47,2 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52,8
Eremua 18,61 km2
Dentsitatea 2.096,94 bizt/km²
Garaiera 23 m
Distantzia 48 km Santanderrera
Datu gehigarriak
Gentilizioa comillastar
http://www.aytocomillas.es

Comillas Kantabrian dagoen kostaldeko udalerri bat da. Erkidego honetako Costa Occidental eskualdean dagoelarik. Iparraldetik Bizkaiko golkoarekin mugatzen du, hegoaldetik Udías udalerriarekin, ekialdetik Ruiloba eta Alfoz de Lloredo udalerriekin eta mendebaldetik berriz Valdáliga udalerriarekin. 2008an 2.483 biztanle zituen eta 18,61 km²-ko azalera du.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Comillasen dagoen Tres Caños iturria.

Nahiz eta bertako herritarrei Comillas izenaren jatorria inguruan dagoen San Vicente de la Barquerako distantziarekin zerikusia duela aipatzea gustatu (cinCO MILLAS, bi udalerrien arteko benetako distantzia), teoria hau bere pisuz erortzen da, erdi aroko agirietan jadanik udalerria Cumiyas eta Cumillas izenekin aipatzen baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Comillasen orografia bitxiak, leize eta haitzulo ugariekin, aintzineko gizonen kokalekua izan zedin erraztun zuen, hauek beren artea teknika eta kolore harrigarriz margo eta irudietan adierazi zutelarik.

Meazako haitzuloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Comillasko Udalerrian kokatzen da, Ruiseñadan. Magdaleniense, Aziliense eta Brontze Aroko zantzuak dituen hasierako areto bat du. Ia ziurtasun osoz Paleolito Arokoak izango diren puntu gorridun lerro bihurriz eta negatiboan dagoen esku batez osatutako margoketa abstraktu bat du.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portua.

Comillas elektrizitateaz zebilen argiztapen publikoa izan zuen lehen udalerri espainiarra izan zen. Ez denbora asko Thomas Alva Edisonek lanpara goria asmatu zuela, Newcastle eta Paristik lanpara mota horiek ekarri zirelarik, aldiz, hauek martxan jartzen zituzten lurrun makinak Bartzelonatik eskuratu ziren.

Udalerri hau Concejo Nacionalista Cántabro (Conceju Nacionaliegu Cántabru) alderdi politiko nazionalistak herriko nahiz eskualdeko jaietan kantabriar labaro edo labaroaren bandera (Euskal Herriko lauburuaren antzekoa) Udaletxeko balkoian jartzeko proposamenari baiezkoa ematen lehenengoa izan da[1].

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Comillas era berean udalerriko herrigunea da. Itsas mailatik 23 metrora dago eta Santander hiriburutik 48 kilometrotara. «Artzapezpikuen udalerria» deritzaio (gaztelaniaz «la villa de los arzobispos»). Bertako beste eraikin nabari batzuk San Kristobal eliza (XVII. mendea) eta Udaletxea (1780) dira. Udalerri honek berezko hondartza bat ere badu: Comillasko hondartza, hondar urreztatu finezkoa.

Comillas udalerriko herrigunearen irudia.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingeru Exterminatzailea (1895) Josep Llimonaren lana, marmolean landua, Comillas udalerriko ikurra.

Comillasko udalerriak Kantabriako interes kulturaleko hainbat ondasun ditu:

  • Antoni Gaudíren El Capricho eraikin eta monumentua.
  • 1983 urtea ezkeroztik monumentua den Comillasko Hilerriko Atari Nagusia. Comillasko hilerria jada hondatuta dagoen XV. mende amaierako eliza baten alboan eraiki zen. Berrikuntza 1881an hasi zen, bertan Domènech i Montanerrek esku hartu zuelarik, gurutze eta pinakuludun itxitura baten bidez hondakina bera hilerriari gehituz. Aintzineko elizaren hormetako batean Aingeru Exterminatzailea izeneko eskultura altxatzen da, 1895ko Josep Llimonaren lan modernista.
  • Unibertsitate Pontifizioa' delako eraikin eta monumentua.
  • Comillasko Markesaren edo Sobrellanoko jauregia, kapera, panteoi eta bere perimetroaren arabera parkea ere bada.
  • Ruiseñadan dagoen La Meazako leizea, gune arkeologikoa.
  • Comillasko etxalekua, multzo historikoa 1985tik aurrera.

Gainera, Ruiseñadan dagoen San Adriango eliza ondare inbentiaratua ere bada.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantabriar gaitajoleen taldea Sobrellanoko jauregi aurrean joaz.
Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2006
2.754 3.120 3.106 3.261 3.589 3.610 3.234 2.408 2.397 2552 2.359 2.469

Iturria: INE

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Udal Hauteskundeak kargua hirugarren aldiz eskuratuta, Comillasko alkatea María Teresa Noceda Llano (PRC) da[2]. Honako taula hauek udalerri honetako 2003, 2007 eta 2011ko Udal Hauteskundeetako emaitzak erakusten dituzte[3]

2003ko maiatzaren 25eko Udal Hauteskundeak
Alderdia Botoak % Zinegotziak
PP 1115 47,43 % 5
PRC 738 32,29 % 4
PSC-PSOE 499 17,77 % 2
  • Alkate hautatua: María Teresa Noceda Llano (PRC).
2007ko maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeak
Alderdia Botoak % Zinegotziak
PRC 801 43,75 % 6
PSC-PSOE 383 20,92 % 2
PP 366 19,99 % 2
IU-BR 165 9,01 % 1
  • Alkate hautatua: María Teresa Noceda Llano (PRC).
2011ko maiatzaren 22ko Udal Hauteskundeak
Alderdia Botoak % Zinegotziak
PRC 662  %37,92 5
PSC-PSOE 382  %21,88 3
PP 363  %20,79 2
APIC 170  %9,74 1
  • Alkate hautatua: María Teresa Noceda Llano (PRC).

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Comillas Aldatu lotura Wikidatan