Coming to America
Coming to America (euskaraz Amerikara etortzen) 1988ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko film bat da, Eddie Murphy, Arsenio Hall, James Earl Jones, John Amos, Madge Sinclair eta Shari Headley aktoreek antzeztua.
2021ean Coming 2 America jarraipena izan zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akeem (Eddie Murphy) Afrikako Zamunda erresumako printzea da. Herrialde hartako errege familiaren ohituraren arabera, erregetza ondorengoa denak 21 urte betetzean aurretik ikusi ez duen neska gazte batekin ezkondu behar du. Baina Akeemek ohiturari uko egin dio, eta ausaz eginiriko bidaia batean benetan maite duen emakume bat topatzeko asmoa du, harekin ezkontzeko. Lur-globo bat hartu eta itsu-itsuan hatzaz New York hiria ukitu du eta atlas batean, Queens auzora joatea erabaki du, laguntzaile eta adiskide Semmi (Arsenio Hall) parrandazale eta gonazalearekin batera.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aktorea | Pertsonaia |
|---|---|
| Eddie Murphy | Akeem Joffer printzea, Clarence, Randy Watson, Saul |
| Arsenio Hall | Semmi, Morris, Brown erreberendoa, emakume itsusia |
| James Earl Jones | Jaffe Joffer erregea |
| John Amos | Cleo McDowell |
| Madge Sinclair | Aoleon erregina |
| Shari Headley | Lisa McDowell |
| Paul Bates | Oha |
| Eriq La Salle | Darryl Jenks |
| Frankie Faison | Etxe alokatuaren jabea |
| Vanessa Bell | Imani Izzi |
| Louie Anderson | Maurice |
| Allison Dean | Patrice McDowell |
| Sheila Johnson | Ohorezko anderea |
| Jake Steinfeld | Taxilaria |
| Calvin Lockhart | Izzi kolonela |
| Samuel L. Jackson | Lapurra |
| Vondie Curtis-Hall | Saskibaloi hornitzailea |
| Don Ameche | Mortimer Duke |
| Ralph Bellamy | Randolph Duke |
| Garcelle Beauvais | Rose Bearer |
| Cuba Gooding, Jr. | Bizartegiko bezeroa |
| Clint Smith | Sweets |
| Patricia Matthews | Emakume satanista |
Bitxikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zamundako printzearen partez diru kopuru itzela jaso duten Randolph Duke (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) etxegabe behartsu adinduak aurrez 1983an John Landisen Trading Places filmean agertu ziren, baina hor, umore ukitua emanez, bi negoziogizon aberats ziren, eta Eddie Murphyk etxegabe txiro baten papera egin zuen: Randolphek eta Mortimerrek bizitza aldarazi ziotenez, bi filmotan hiru aktoreek antzeztu zituzten maila sozial ezberdinetako pertsonaien bidez, bi filmeen arteko lotura umoretsu eta ironikoa egin zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko filmak
- John Landisek zuzendutako filmak
- David Sheffieldek idatzitako filmak
- Eddie Murphyk idatzitako filmak
- Barry W. Blausteinek idatzitako filmak
- Eddie Murphyk antzeztutako filmak
- James Earl Jonesek antzeztutako filmak
- Madge Sinclairrek antzeztutako filmak
- John Amosek antzeztutako filmak
- Arsenio Hallek antzeztutako filmak
- Shari Headleyk antzeztutako filmak
- Eriq La Sallek antzeztutako filmak
- Samuel L. Jacksonek antzeztutako filmak
- Don Amechek antzeztutako filmak
- Ralph Bellamyk antzeztutako filmak
- Calvin Lockhartek antzeztutako filmak
- Cuba Goodingek antzeztutako filmak
- Frankie Faisonek antzeztutako filmak
- Helen Hanftek antzeztutako filmak
- Louie Andersonek antzeztutako filmak
- Vanessa Bell Callowayk antzeztutako filmak
- Garcelle Beauvaisek antzeztutako filmak
- Vondie Curtis-Hallek antzeztutako filmak
- Victoria Dillardek antzeztutako filmak
- Ruben Santiago-Hudsonek antzeztutako filmak
- Jim Abrahamsek antzeztutako filmak
- Jake Steinfeldek antzeztutako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Komedia erromantikoak
- Afro-amerikar filmak
- Errege-erreginei buruzko filmak
- New Yorkeko metroan girotutako filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Afrikan girotutako filmak
- Queensen girotutako filmak
- Fikziozko herrialdeetan girotutako filmak
- 1988an girotutako filmak