Commerzbank
Itxura
Commerzbank AG banku eta finantza zerbitzuen konpainia globala da, Frankfurt am Maingo Commerzbank Towerren egoitza duena. Aktiboak kontuan hartuz, Commerzbank Alemaniako laugarren bankurik handiena da, Deutsche Bank, DZ Bank eta KfW bankuen ondoren.[1] Frankfurteko burtsan kotizatzen du (CBK: Xetra) eta MDAX indizearen zati da. Commerzbankek nazioarteko sukurtsal sare bat du Estatu Batuetan, Espainian, Luxenburgon, Polonian, Erresuma Batuan eta Suitzan, baita Eurohypo subsidiarioa ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |