Comté (gazta)
Comté (gazta) | |
---|---|
Frantziako gaztak, behi-gazta, pressed cooked cheese (en) ![]() ![]() ![]() | |
![]() | |
Materialak | esnea esne gordina esnea behi-esnea |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Comté (kɔ̃te ahoskatua) Jura eta inguruko departamenduetako antzinako errezetetan oinarrituta ekoizten den frantziar gazta da, jatorri deitura kontrolatua duena.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait egilek aipatzen dute gazta hori, Plinio Zaharretik hasi eta XIX. mendean Victor Hugora arte. Errezeta zaharra du, beraz. Jatorrian, herri isolatuetan egiten zuten, merkatuetatik urrun, eta, beraz, gazta urtean egun gutxi batzuetan baino ezin zuten saldu. Gazta-gurpil handiak egiten zituzten, esne-soberakinak gordetzeko eta negu luzean gorde ahal izateko. Negu luzeetako zakartasunak gizakiak beren biziraupenaz kolektiboki pentsatzera behartzen zituen garaian sortu zen comtéa. Fruitières izeneko esnetegi alpetarrak ziren, eta Jurako ordokian daude oraindik.
Jatorri-deitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Comtéak 1952an lortu zuen jatorri deitura kontrolatu (AOC) aitorpena, eta lortu zuen lehen gazta frantziarretako bat izan zen, Dijongo gorteetan epaiketa zibilaren bidez egindako errekonozimendu batetik abiatuta. Aitorpen hori 1958ko dekretu baten bidez berretsi zuten.[2][3] Etiketan INAO inizialak dituen logotipoa, «Appellation d’Origine Contrôlée» hitzak eta gaztaren izena eraman behar ditu.
1996az geroztik, Europar Batasunaren jatorri deitura babestua (PDO) da.[4] Nazioartean, Lisboako Sistemaren arabera, jatorrizko deituraren erregistroa du Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundean, 1967ko abenduaren 20tik.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Le marche du Compte Comte.com
- ↑ (Frantsesez) Institut national de l'origine et de la qualité. Fiche produit - Comté. .
- ↑ a b (Ingelesez) Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea. Lisbon Express - (AO 455) COMTÉ. .
- ↑ (Ingelesez) Europar Batasuna. eAmbrosia - Comté. .