Conan the Destroyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Conan the Destroyer
Filma
Jatorrizko izena Conan the Destroyer
Urtea 1984
Generoa akziozko filma
fantasiazko filma
lan literario batean oinarritutako filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 97 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Richard Fleischer
Gidoigilea(k) Stanley Mann
Antzezlea(k)
Arnold Schwarzenegger (Conan Barbaroa)
Grace Jones
Olivia d'Abo
Mako Iwamatsu
Sarah Douglas
Wilt Chamberlain
Tracey Walter
André the Giant
Ferdy Mayne
Jeff Corey
Pat Roach
Sven-Ole Thorsen


[[Kategoria:Olivia d'Abok Itzuli antzeztutako filmak]]








Ekoizpena
Ekoizlea Raffaella De Laurentiis
Konpainia ekoizlea De Laurentiis Entertainment Group Itzuli
Dino De Laurentiis Corporation Itzuli
[[Kategoria:De Laurentiis Entertainment Groupek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Dino De Laurentiis Corporationek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Dino De Laurentiis
Edizioa Frank J. Urioste
Bestelako lanak
Musikagilea Basil Poledouris
Argazki-zuzendaria Jack Cardiff
Kanpo loturak

Conan the Destroyer (euskaraz Conan Suntsitzailea) 1984ko Richard Fleischer estatubatuar zinema zuzendariaren ezpata eta aztikeria eta abenturazko filma bat da. Robert E. Howard idazlearen Conan the Barbarian eleberrian oinarritua dago. Arnold Schwarzenegger, Grace Jones, Wilt Chamberlain, Mako, Tracey Walter, Olivia d'Abo eta Sarah Douglas aktoreek antzeztu zuten.

1982ko Conan the Barbarian filmaren jarraipena da, era berean, beste bi jarraipen ian zituen: Red Sonja (1985) eta Conan The Barbarian (2011).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Shadizar Erresumako Taramis erregin (Sarah Douglas) boteretsuak Conani (Arnold Schwarzenegger) bere Valeria maitea Heriotzaren Erresumatik itzularaztea hitzeman dio, baina baldintza batez: harribitxizko kondairazko adarra eta printzesa gazte eta eder bat (Olivia d'Abo) ekarri eraman beharra dizkio. Conanen ez dakiena erregin zitalak adarra Dagoth (André the Giant) jainko lokartua esnarazi eta printzesa sakrifikatzeko erabiliko dituela da. Etsai hilko nahiz naturazgaindikoei aurre eginez, Conan gerlariak Taramis erregina eta Dagoth jainko berbera garaitzeko Ongiaren indarrei dei egin beharko die.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia Deskribapena Armak
Arnold Schwarzenegger Conan Lehenbiziko filmean bikote izan zuen bere Valeria maitearen heriota negar egin eta hura berpizteko zina egin du, horren truj bi objektu magiko topatu beharrean da. Atlante espata, borroka aizkora eta labanak.
Grace Jones Zula Conanek erreskatutako bidelapurra, taldeari elkartuko zaio. Goardiako kapitain gisa Bombatta ordezkatuko du. Lantza.
Wilt Chamberlain Bombatta Shadizarko goardiaren kapitaina, erreginak Conanen misioa egiatatzeko eta geroago hura traizionatzeko bidaliko du. Conanek Dagothen berpizkundean eskuhartzean Conanek hil egingo du. Pertsonalizatutako mailua, aizkora, espara eta boloak.
Olivia d'Abo Jehnna Dagoth jainkoa berpiztuko duen adar magikoa topatzeko patua duen Printzesa birjina da. Iragarpenaren arabera, adar magikoa topatzeko gai den pertsona da. Ez daramatza.
Mako Akiro Filmaren narratzailea den Conanen adiskide aztia da. Shadizarko azti nagusia izatea onartuko du. Magia.
Tracey Walter Malak Conanekin batera doan lapurra da. Shadizaren bufoia izatea onartuko du. Labanak.
Pat Roach Toth-Amon Harribitxiaren jabea den aztia da. Magia.
Sarah Douglas Taramis erregina Dagoth, jainko ameslaria, berpizteko asmoa duen Shadizarko erregina da, bai eta Dagoth jainkoaren jarraitzailea ere. Jehnnaren izeba ere bada. Labanak.
Jeff Corey Visir nagusia Erreginaren azti pertsonala da. Magia eta labanak.
Sven-Ole Thorsen Togra Conanek hil aurretik Jehnna bahitzen saiatuko den erreginaren zaindaria da. Espata.
André the Giant Dagoth, jainko ameslaria. Berpiztuko ezkero mundura iluntasuna ekarriko duen jainko gaiztoa. Adarra, superindarra eta argiaren manipulaketa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]