Edukira joan

Concarneau

Koordenatuak: 47°52′31″N 3°55′08″W / 47.8753°N 3.9189°W / 47.8753; -3.9189
Wikipedia, Entziklopedia askea
Concarneau
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
AlkateaAndré Fidelin (en) Itzuli
Izen ofizialaConcarneau
Posta kodea29900
HerriburuaConcarneau (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak47°52′31″N 3°55′08″W / 47.8753°N 3.9189°W / 47.8753; -3.9189
Map
Azalera41,08 km²
Altitudea6 m, 0 m, 106 m eta 54 m
MugakideakSaint-Yvi, La Forêt-Fouesnant, Melgven eta Trégunc
Demografia
Biztanleria20.845 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea507 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBielefeld eta Penzance
concarneau.fr…

Concarneau (bretainieraz: Konk-Kerne) Bretainiako kostaldeko udalerri bat da, Finistere/Penn-ar-Bed departamenduan. Bro Kernev lurralde historikoko bigarren hiria da.

2008ko erroldaren arabera, 20.604 biztanle ditu. Herri harresitua eta itsasportu garrantzitsuagatik ezaguna da.

Concarneau izenak bi atal ditu; Conc ("badia") eta Carneau ("Cornouaille"). Horrela beraz, "Cornouailleko badia" esan nahi du.

Concarneau Erdi Aroan sortu zen, badian dagoen uharte batean, gaur egun La Ville close (herri harresitua) dagoena. Uharte hau itsasaldien menpe dago, itsabeheran kontinentearekin lotzen baita. Toki estrategikoa eta babestua izanik garapen handia izan zuen eta Erdi Arotik hona guarnizio militarra izan da bertan. Vauban planari esker harresiak gotortu egin zituzten 1680 eta 1694 artean.

Industria Iraultzarekin batera hiria handitu egin zen eta uhartetik atera eta badiaren ertzak populatu ziren. Itsasportu garrantzitsua izanik XIX mendean kontserba lantegiak sortu ziren, sardina eta hegaluzetan espezializatu zirenak. 1900 urterako 30 kontserba lantegi baziren, hiriak zituen 7000 biztanletatik 2000 enplegatzen zutenak. XIX mendean turismoa ere iritsi zen, hasiera batean margolarien eskutik.

Bizkaiko golkoan kokaturik, arrantza portu garrantzitsua dauka, Frantziako hirugarren garrantzitsuena Boulogne-sur-Mer eta Lorient/An Oriantekoen ondoren. Are gehiago, hegaluzearen harrapaketari dagokionez, kairik inportanteena da. 1925ean eraiki zuten.

Urtero abuztuan, Fête des Filets Bleus jaialdia ("Sare urdinen jaia") ospatzen da. Izena Concarneauko sare tradizional urdinek ematen diote. Hiri turistikoa izanik, kultura bretoi eta zeltiarra zabaltzea du helburu.

Hizkuntzari dagokionez, Lehen Hezkuntzako haurren % 2,16k hezkuntza elebiduna jasotzen du, frantsesez eta bretoieraz.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]