Concetta Probanza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Concetta Probanza
Concetta Probanza 2017.jpg
Bizitza
Jaiotza Urretxu, 1969 (50/51 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k) Jose Luis Padron
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak marrazkilaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenak Mahats-denboran
concettaprobanza.com

Concetta Probanza, benetako izenez Concepción "Kontxi" Probanza Arrizabalaga, (Urretxu, Gipuzkoa, 1969 - ) marrazkilaria eta ilustratzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak, Arte Grafikoen espezialitatearekin, ikasi ondoren, Grabatua eta Serigrafia Esperimentala sakondu zituen Artelekun[1].
Gaur egun, liburugintzan eta ilustrazioan dihardu buru-belarri. Liburugintzan, hainbat idazleren liburuak irudiztatu ditu, bai haur eta gazte literaturan bai poesian. Musika arloan diskoak irudiztatu ditu, Mikel Markez eta Jexuxmai Lopetegirenak besteak beste. Euskal Herriko agerkari askotan ere parte hartzen du[1].
Komikigintzan ere aritu da. Alor horretan egindako lanek zenbait sari ekarri dizkiote: Portugalete Hiria eta INJUVE sariak, besteak beste[2] 2004an, Mahats-denboran artista-liburua argitaratu zuen Patxi Ezkiaga poetarekin batera[3] [4] [5]. Ezkiagak Concettaren marrazkiei hitza jarri eta poema-liburu hau marrazkien eta poemen elkarrizketan gauzatu da[6][7]. Jose Luis Padronekin batera haurrentzako literatur tailerrak antolatu ditu, hitza eta marrazkiekin jolasteko aukera ematen dutenak[8].
2011n Euslandia ikuskizuna sortu zuen Miriam Luki idazlearekin batera, antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartzen dituenak. Ikuskizunaren gidoia publikoak txistera batetik ateratzen dituen galderetan datza, galdera bakoitzak poemak, ipuinak, marrazkiak eta abestiak ekarriko dituelarik.Harrezkero, Probanza Euskal Herriko herri eta hiri askotako plazetan ibili da[9].
Azken urteotan, Euskal Herriko nahiz kanpoko hainbat poeta eta musikarirekin kolaboratu du, errezitaldi eta kontzertuetan zuzenean marraztuz[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira Concetta Probanzak egindako lanak.

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia. Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Ternera a la jardinera (Concetta Probanza).jpg
Ternera a la jardinera. Concetta Probanzak Elena Romanen Hay menú económico poema libururako egindako ilustrazioa.

Prentsan kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Behinola aldizkarian. Denbora-pasa [11]

Agerkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  2. a b Concetta Probanzaren webgunea
  3. Ibargutxi, Felix. (2004-03-24). «Concettaren koadroak historia sagaratuak iruditzen zaizkit» (PDF) El Diario Vasco in: Prentsa Bilduma UPV/EHU.: 64. orr . Noiz kontsultatua: 2017-08-26.
  4. Kortazar, Jon. (2004-07-11). «Sormena» El País in: Kritiken hemeroteka. Armiarma. . Noiz kontsultatua: 2017-08-26.
  5. Juaristi, Felipe. (2004-04-09). «Argia isurian» El Diario Vasco in: Kritiken hemeroteka. Armiarma. . Noiz kontsultatua: 2017-08-26.
  6. «Berria.eus - Liburuaren eguna» www.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  7. «Kritikak (hemeroteka)» www.susa-literatura.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  8. «Galderak dira bizitzaren motorea» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  9. «'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia bihar Gerriko Txokoan» El Diario Vasco 2012-06-17 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  10. Alberdi, Uxue. (2008-11-30). «Galderak dira bizitzaren motorea» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-08-26.
  11. «Galtzagorri. Behinola. Denbora-pasa» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina)61 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]