Concha Robles
| Concha Robles | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Almería, 1887ko urriaren 7a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Almería, 1922ko urtarrilaren 21a (34 urte) |
| Hobiratze lekua | Cementerio de San José |
| Heriotza modua | : Feminizidioa |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Concepcion del Pilar Robles Perez, Concha Robles izenez ezaguna (Almeria, 1887ko urriaren 7a - ibidem, 1922ko urtarrilaren 21a) antzerki aktorea izan zen.
Genero indarkeriaren biktima izan zen. Senar ohiak tiroz hil zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1887ko urriaren 7an jaio zen Real de la Almedina kalean. Aita Juan Robles zuen, Varietas antzerki-zirkuko tramoi-jolea eta gitarra kontzertista, eta ama, Pura Perez, abokatutzari lotutako familia burges bateko kidea. Neskatoa zela, familia Madrilera joan zen bizitzera. Rosario Pino, María Guerrero, Fernando Díaz de Mendoza, María Palou eta Ernesto Vílches antzerki-konpainietan hasi zen lanean, eta aktore-zerrendako lehen emakumezko aktore finkatu zen.[1]
1916an Carlos Berdugorekin ezkondu zen, Zalditeriako komandantea, 45 urtekoa eta bera baino 14 urte zaharragoa, alarguna eta bi alabaren aita.[2][1] Bere senargaiaren eskariz, antzerki mundutik erretiratu egingo zela iragarri zuen.[2] Granadara joan ziren bizitzera, baina laster bizikidetza jasanezina bihurtu zen.[3]
Senar-emazteak 1917ko abenduan banandu ziren elkarren artean adostuta, izaeren bateraezintasuna argudiatuz. Era berean, kontratu pribatu bat sinatu zuten, zeinaren arabera Carlos Berdugok baimena ematen zion Concepción Roblesi aktore gisa lan egiteko, baina baldintzapean: ezin zuen Madrilen lan egin, epe jakin batean behintzat; eta bere diru-sarreren laurdena banku batean utzi behar zuen, eta horietatik ezingo zuen senarra hil arte diru hori erabali.
Bere aldetik, militar hark hilero diru kopuru bat emango ziola hitz eman zuen, mantenu-sari gisa.[2] Hala ere, ez zuen konpromiso hori bete. Hainbat probintziatan jazarri zuen, aktore gisa lan egin ez zezan.[4]Halere, Sevillan, Granadan eta Almerian lan egiteko legezko baimena lortu zuen. Militarrak hainbat helegite aurkeztu bazituen ere, atzera bota zituzten bata bestearen atzetik.[2] Nolanahi ere, batzuetan bere lana eragoztea lortu zuen, eta horregatik Conchak Aktoreen Sindikatura jo zuen babes eske.[5]
1922ko urtarrilaren 21eko gauean, Concharen konpainiak, Tudela Monteagudok, Almeriako Cervantes antzokian Santa Isabel de Ceres antzezten zuen, Alfonso Vidal y Planasen obra ezagun eta polemikoa.[6]Concha taularatu baino lehentxeago, Berdugok, antzerkira iruzur eginez sartuta, tiro egin zion hurbil-hubiletik. 16 urteko Manuel Aguilar gaztea ere zauritutik suertatu zen. Gero Berdugok bere buruari egin zion tiro. Dena den, begi bat galdu bazuen ere, zaurietatik bizirik atera zen.[2]
Gerra Kontseilu bat egon zen, 1924ko maiatzaren amaieran. Concepcion Roblesen hilketagatik parrizidio delitu bat eta Manuel Aguilarren heriotzagatik beste homizidio delitu bat ebaluatu zituen fiskaltzak. Hiltzaileari berrogei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta kalte-ordaina artistaren familiarentzat eta beste bat gaztearen familiarentzat.[2]
Concha Roblesen hilketak oihartzun handia izan zuen garai hartako prentsan, eta indarkeria gizarte-arazo gisa hartzeari buruzko hausnarketa eragin zuen. Irtenbidea eman nahi zioten proposamenak sortu zituen, lege-aldaketetatik hasi eta ohorea, jeloskortasuna edo maitasuna bezalako balioetan funtsezko aldaketak egiteraino. Gogoeten artean Alberto Insúa nobelagilearena nabarmendu zen.[2]
Herri-kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Convergencia kolektiboak Con el viento en los zapatos antzeztu zuen, Mar de los Ríosek idatzi eta La Voz de Almería argitaletxeak argitara emandako Concha Roblesen bizitzari buruzko liburuan onarrituta.[7][8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Mundo Musical Almería - Historia: Concha Robles. .
- 1 2 3 4 5 6 7 Fernández, Mónica García. (2017). «El asesinato de Conchita Robles: un caso de violencia contra las mujeres en la España de los años veinte» Fronteras contemporáneas: identidades, pueblos, mujeres y poder: Actas del V Encuentro de Jóvenes Investigadores en Historia Contemporánea, 2017, ISBN 9788417238032, págs. 461-478 (Departament d'Història Moderna i Contemporània): 461–478. ISBN 978-84-17238-03-2..
- ↑ Almeria, Diario de. (2022-01-21). «La actriz almeriense Concha Robles fue asesinada hace 100 años en el Teatro Cervantes» Diario de Almería.
- ↑ Lozano, Mabel. (2022-01-23). Un siglo del asesinato de Concha Robles sobre el escenario del Teatro Cervantes de Almería. ISSN 1134-6582..
- ↑ Deporte, Ministerio de Cultura y. (2003). «El Pueblo : diario republicano de Valencia: El Pueblo : diario republicano de Valencia - Año XXIX Número 10677 - 1922 enero 24» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ Deporte, Ministerio de Cultura y. (2003). «La Correspondencia de España : diario universal de noticias: Año LXXV Número 23191 - 1922 enero 23» prensahistorica.mcu.es.
- ↑ «Representación de Nunca el silencio por La Confluencia colectivo escénico» www.juntadeandalucia.es.
- ↑ Nunca el silencio Concha Robles. .
- ↑ «Con el viento en los zapatos» www.mardelosrios.es.
