Conditum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conditum paradoxum» orritik birbideratua)
Conditum
Ardo bero

Conditum (euskaraz: «ondua»), piperatum (euskaraz: «piperrekin prestatua») edo konditon (κόνδιτον) erromatar alkoholdun edari ospetsua izan zen, eztiaz gozatutako eta piperbeltzez (batzuetan baita beste belar usaintsu batzuez) ondutako ardoa zena. Iturri historiko batzuen arabaera, sendagaia ere bazen, sendabelarrak barne hartzen baitzuen.

Garai bateko conditum hartan izan zezakeen jatorria gaur egungo ardo beroak, Europa osoan Gabonetan tipikoak denak.

Hainbat errezeta zeuden. Apiziok De re coquinaria bere lanean bi aipatu zituen: conditum viatorium (bidaiariaren ardo ondua) eta conditum paradoxum (ezusteko ardo ondua). Conditum paradoxum honek ardoa, eztia, piperbeltza, sabitegia, ereinotza, azafraia, datil-haziak eta ardoz bustitako datilk barne hartzen ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Latinez) klassischearchaeologie.phil.uni-erlangen.de. Conditum Paradoxum. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.