Conny Beyreuther

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Conny Beyreuther
Beyreuther.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1975 (42/43 urte)
Bizilekua Hernani
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria

Conny Beyreuther (Berlin, 1975) argazkilaria eta editore grafikoa da Zazpika aldizkarian. Berlin-en jaio zen, Ikasketak amaitu zituenean hasieran erredaktore moduan lan egin zuen argazkilaritza-agentzia batean eta gero laguntzaile moduan Udo Hesseren estudioan. Geroago Euskal Herrira bidaiatu zuen argazkilaritzan sakontzeko asmoz, eta bertan geratu zen. Bi hamarkadatan erreportaje, elkarrizketa eta lan fotografiko ugari egin ditu Euskal Herrian.[1]

2017an Getxophoto-ko hamaiketakoetan parte hartu zuen Vicente Paredes eta Txelu Angoitia argazkilariekin. Hainbat erakusketa ere antolatu izan ditu, besteak beste, ‘Teatroaren taupadak’ Leioan 2015ean.[2]

« Ez, ez da argazkilariok argazkiaren krudeltasuna inork baino hobeto ezagutzen dugula. Ez zaitez hain ezkorra izan! Nahiago dut pentsatu argazkia magia dela, laztan bat, errebelatu argi-iluna. »

—Conny Beyreuther

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Hamaiketako - Getxophoto», Getxophoto, https://www.getxophoto.com/eu/2017ko-edizioa/jarduerak/hamaiketako/. Noiz kontsultatua: 2018-01-20 .
  2. (Gaztelaniaz)  SL, TAI GABE DIGITALA (2015-02-04), «‘Teatroaren taupadak’, de Conny Beyreuther», naiz: AGENDA, https://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/teatroaren-taupadak-de-conny-beuyreuther. Noiz kontsultatua: 2018-01-20 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]