Conor McGregor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Conor McGregor
UFC 189 World Tour Aldo vs. McGregor London 2015 (18776759002) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Conor Anthony McGregor
Jaiotza Crumlin1988ko uztailaren 16a (29 urte)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Irlandako gaelera
Lanbidea
Lanbidea mixed martial artista, boxeolaria, taekwondolaria eta kickboxerra
Pisua 70 kilogramo
Altuera 175 zentimetro
IMDb nm6135552
conormcgregor.com/

Conor Anthony McGregor (Irlandako gaelikoz: Conchúr Antóin Mac Gréagóir), Conor Mc Gregor bezala ezaguna (Dublin, Irlanda, 1988ko uztailaren 14a) arte martzial anitzetan edo Mixed Martial Arts delakoan, MMAetan, aritzen den pisu arineko borrokalaria da. UFC izeneko borroka elkarte famaturen txapelduna da pisu arinean.

2017ko abuztuaren 26an Floyd Mayweather Jr. vs. Conor McGregor borroka ospetsuan lehiatu zen.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dublineko auzo pobreetan hazi egin zen eta oso goizetik futbolarekiko maitasuna erakutsi zuen. Hainbat urtetan Lourdes Celtic Football Club taldearentzat jokatu egin zuen. Aldi berean, 12 urterekin kickboxing egiten hasi zen eta Irlandako gazte txapeldun saria irabazi zuen. Hala ere, 2006an, hau da, 18 urterekin Lucan herrira mugitu zen familia osoa. Bertan iturginaren lanbidea ikasten hasi zen bere aitarengandik, baina laster konturatu zen bere borrokatzeko gaitasuna urrun eramango zuela.

Debut profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko otsailaren 17an, oraindik ere 18 urteekin, Conorrek bere debut profesionala egin zuen Kieran Campbell borrokalari irlandarraren kontra, “The Irish Ring of Truth” txapelketa irabazteko. Conor bere etsaiarekin amaitu egin zuen lehen borrokaldian ''knoc-kout tekniko baten bidez.

Pisu arineko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conorrek Jose Aldo borrokalari brasildarraren kontra borrokatu zuen UFCk pisu arineko tituluaren bateratzean. Honetan, Mc Gregorrek irabazle atera zen 13 egunduko knock out batekin. Gainera, erakutsitako kemena eta adoreagatik “Gaueko emanaldiko onena” saria irabazi zuen.

Borroka estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conor ezaguna da nagusiki aurrelari motako borrokalaria izateagatik, hau da, normalean bera izango da erasotzailea eta kalte egiten duena. Bestalde, ezkertia denez posizio horretan jartzen ohi da nahiz eta hainbat konbatetan estiloz aldatzen da bere aurkariari hobeto egokitzeko. Gainera, boxeo kolpeez gain kickboxingeko ostikadak ederto erabiltzen ditu. Aurreko guztiagatik, knock out teknikoa bilatzen duen borrokalaria da eta horrela izan dira bere garaipen gehienak.

Azkenik, oso garrantzitsua da bere aurkariengan erabiltzen duen guda psikologikoa nagusiki borroka baino lehenagoko egunetan baina borroka bitartean ere bai. Ezaugarri hau Muhammad Alirengandik hartu zuela esaten du, hau bere erreferente zela.

Marka Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik borrokan. 2016. urteraino, 20 borroka irabazi zituen eta 3 baino ez zituen galdu.