Conrad Richter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conrad Richter
Bizitza
JaiotzaPine Grove (en) Itzuli1890eko urriaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPottsville (Pennsylvania)1968ko urriaren 30a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea eta gidoilaria
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

IMDB: nm0725218 Find a Grave: 137957050 Edit the value on Wikidata

Conrad Michael Richter (Pine Grove, Pennsylvania, 1890eko urriaren 13a - Pottsville, Pennsylvania, 1968ko urriaren 30a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Alemaniar jatorriko familia luterano bateko kidea zen. Haurtzaroa Pennsylvaniako meatze-hirietan bizi izan zuen, eta aitzindarien ondorengoen familia-istorioak bildu zituen.

Herriko egunkari batean hasi zen editore lanetan, eta 1911n Clevelandera joan zen. 1910eko hamarkadan egunkari eta aldizkarietan istorio laburrak argitaratzen hasi zen. 1930az geroztik, hainbat garaitako mugako bizitzari buruzko eleberriak idatzi zituen. Gero Albuquerquen bizi izan zen bere jaioterrira itzuli aurretik.

1950eko The Town eleberriarekin Pulitzer Saria Fikzioan lortu zuen

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Early Americana (istorio laburrak) (1936)
  • The Sea of Grass (1936)
  • The Trees (1940)
  • Tacey Cromwell (1942)
  • The Free Man (1943)
  • The Fields (1946)
  • Always Young and Fair (1947)
  • The Town (1950)
  • The Light in the Forest (1953)
  • The Mountain on the Desert (1955)
  • The Lady (1957)
  • The Waters of Kronos (1960/2003)
  • A Simple Honorable Man (1962)
  • The Grandfathers (1964)
  • A Country of Strangers (1966)
  • The Awakening Land (1966/1991)
  • The Aristocrat (1968)
  • Brothers of No Kin and Other Stories (1973)
  • The Rawhide Knot and Other Stories (1985)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]