Conservatoire National des Arts et Métiers
Conservatoire National des Arts et Métiers | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 3. barrutia |
Koordenatuak | 48°52′01″N 2°21′16″E / 48.8669°N 2.3544°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1794ko urriaren 10a |
Webgune ofiziala | |
Conservatoire National des Arts et Métiers, laburtuta Arts et Métiers edo CNAM, (euskaraz: Arte eta Lanbideen Kontserbatorio Nazionala) Frantziako irakaskuntza instituzio handi bat da. Frantziako Iraultzaren garaian sortu zuen, 1794ko urriaren 10ean, Grégoire abadeak. Zin egindako abade bat zen, urte horretan bertan esklabotza abolitzea eragin zuena. Hasiera batean, «arte eta lanbideetarako makina eta tresna erabilgarriak erabiltzen» irakasteko tokitzat pentsatua, instituzio honek norabidea aldatu zuen, 1819an, Frantziako Gobernuak «zientzia eta arte industrialen irakaskuntza publiko eta dohainekoan» aritzeko esan zionean. Charles Dupinek, orduan, arteetara aplikatutako mekanika ikasteko lehen katedra sortu zuen. Une horretatik aurrera, ezohiko goi irakaskuntzako instituzio honek, bere originaltasuna mantendu zuen: guztiei irekia, bere irakasgaiak dibertsifikatu zituen, ikerketa garatu zuen arlorik berritzaileenetan eta historia, zientzia eta teknikaren ondare aberats bat kontserbatzen du. Hartzen dituen ikasleak heterogeneotasun handikoak dira. Izan ere, prestakuntzan hasteko zein prestakuntza horretan jarraitzeko zientzia eta tekniken arlo guztietako irakasgaiak hartzen ditu: kimika, informatika, laneko soziologia, industria ekonomia... Horrenbestez, Frantziako goi irakaskuntzari dagokionez, instituzio bakarra da.
Nagusiki, etengabeko prestakuntzako helduentzako ikastaroak, urrutiko ikastaroak, gaueko ikastaroak... irakasten dira. Diploma ugari lortzea ahalbidetzen du, ingeniari diploma barne. Ikerketa zientifiko eta industrialeko aktibitateak ere egiten dira.
Instituzio hau Frantziako 150 hiritan baino gehiagoan eta atzerrian dago.
Arthur Morin izan zen bertako zuzendaria 1852an.
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Bere kultura zientifiko eta teknikoaren prestaketa, ikerketa eta hedapenaren betebeharrarekin, instituzio hau, beste exigentzia berri batzuen erdian dago: bere eskumenak modu iraunkorrean garatzea, ezagutzak hedatzea, internet bidez komunikatzea, elkarrekin berritzea... CNAMak, 2004ko uztailean Estatuarekin sinatu zuen garapen kontratu berriak, modu argian, pertsonen eta kolektibotasun guztiaren prestaketaren zerbitzuan jarritako betebehar honen egunerokotasuna berresten du.
Xedea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CNAMa, Estatuko instituzio publiko bat da, izaera zientifiko kultural eta profesionalekoa, "instituzio handi" estatutuaz hornitua. Goi Irakaskuntza Ministerioaren zaintzapean jarria, hiru xede ditu:
- Prestaketa bizitzan zehar
- Ikerketa teknologikoa eta berrikuntza
- Kultura zientifiko eta teknikoaren hedapena.
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CNAMak, bere xede hirukoitz hau, kolektibotasunaren barnean, Frantziako lurralde osoan eta atzerrian duen presentziari esker betetzen du:
- 150 prestaketa zentro metropolian eta itsasoz haraindiko lurraldeetan, 28 eskualde zentroen inguruan batuak
- 2 zentro bazkidetu, bata Libanon 1970etik eta bestea Espainian 2002tik
- Europako 32 herrialdetan, Magreben, Afrikan. Ekialde Hurbilean, Asian eta Latinoamerikan.
- 88.000 ikasle izena emanda mundu osoan (2006)
Antolaketa (4 sektore)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere zerbitzu eskaintzaren irakurketa hobetzeko, bere kudeaketa modernotzeko, eta akzio transbertsalen garapena mesedetzeko, CNAMa, irakaskuntza eta ikerketako 4 sektoretan antolatua dago:
- Zientzia eta teknika industrialak: Kimika, Elikadura, Osasuna eta ingurugiroa, Materialak, Energetika, Elektroteknika, Mekanika, Akustika, Aerodinamika, Ingeniaritza, Eraikuntza, Geoteknika, Neurriak.
- Informazio eta Komunikazioen Zientzia eta Teknologiak: Elektronika, Automatika, Dokumentazioa, Informatika, Matematikak
- Ekonomia eta kudeaketa: Seguruak, Banka, Logistika, Garraioak, Turismoa, Hirigintza, Lurralde Antolaketa, Tokiko kolektibotasunen kudeaketa, Kontabilitatea, Kontrolak eta auditoriak, Merkataritza, Marketina, Erosketak, Salmentak, Osasunaren kudeaketa eta garapena, Management, Nazioarteko ekonomia eta merkataritza, Enpresa zuzenbidea, Berrikuntza eta prospektiba.
- Lana eta gizartea: Ergonomia, Handikap, Zuzenbide soziala, Giza Baliabideak, Erakundeak, Laneko psikologia, Psikoanalisia eta orientazioa, Komunikazioa, Soziologia, Laguntza eta babes soziala.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CNAMa, prestaketa iraunkorrean aritzen da, ikasle bakoitzari, bere karrerako une bakoitzean prestatzeko baliabideak emanez.
Diplomak, entseguak, lizentzia emateak, berrikuntza prozesuak, teknologia igorpena, enpresa garapena:
- 23 ikerketa talde eta 25 DEA abilduak
- hartutako 250 lizentziadun eta urtero 900 ingeniaritza tesi
- Urteko R&D kontratuen 7 milioi €
Kultura zientifiko eta teknikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura zientifiko eta teknikoaren hedapen plan nazionalak, betebehar kultural hau, lehentasun bat bezala definitzen du. CNAMa eta honen Arte eta Lanbideen Museoa dira bere euskarri nagusiak:
- 300 batzar, erakusketa eta hitzaldi publiko
- 50.000 partehartzaile hitzaldietan
- Arte eta Zientzien Museoa bisitatzen duten 200.000 bisitari.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)CNAMaren webgune ofiziala