Constance Talmadge
Constance Talmadge | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1898ko apirilaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1973ko azaroaren 23a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ama | Margaret Talmadge |
Ezkontidea(k) | Alastair Mackintosh (en) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta zinema ekoizlea |
Jasotako sariak | |
|
Constance Alice Talmadge (Brooklyn, New York, AEB, 1898ko apirilaren 19a – Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1973ko azaroaren 23a)[1] estatubatuar aktorea izan zen. Ezaguna da Intolerantzia (1916), Parisko ahizpa (1925) eta Two Weeks (1920) lanengatik. Walter Michael Giblin, Townsend Netcher, Alastair William Mackintosh eta John Pialoglourekin ezkonduta egon zen.[1][2][3][4] [5] [6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Constance, Natalie eta Norma Talmadge ahizpak eta Peg ama Fred aita alkoholikoak utzi zituen XIX. mendearen amaierako data esanguratsu batean: Eguberri egunean. Horixe izan zen berak eta bere ahizpek modelo eta aktore lana bilatzearen arrazoia, berak eta Normak lortu zutena.[7]
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Constancen lehen filma laburra izan zen, In Bridal Attire izenekoa, Vitagraphentzat, 1914an, baina berehala eman zuen film luzerako jauzia. Ezin izan zuen David Wark Griffithen eskuetan baino esku hobetan egin, harentzat lan egin baitzuen Intolerantzia izeneko bere maisu-lanetako batean, 1916an.[8] Handik aurrera, Constance ikuskizunaren munduko aktore eta flapper ospetsuenetako bat bihurtu zen, eta film labur komiko ugaritako protagonista izan zen 1910ean eta 1920an. Horrek bere ekoiztetxea sortzeko erabili zuen egoera ekonomiko ezin hobea eman zion eta.
Bere ahizpa Normari gertatu zitzaion bezala, soinudun zinemaren etorrerak erabat aldendu zuen aktore lanetik, eta ahanzturan murgildu zuen, ez baitzuen ahots politik, ezta azentu neutralik ere (bere jaioterriko, Brooklyneko, azentu bereizgarria zen).[9]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte horietan, John Pialoglourekin (1920-1922) lau aldiz aldarera eraman zuen bizitza sentimental gorabeheratsuarengatik ere ospetsua izan zen, ezkontza zeremonia bikoitz batean ospatu zelarik James Rennie eta Dorothy Gishekin, Alastair MacIntoshekin, urtebeterako baino ez (1926tik 1927ra), Townsend Metcher (1929-1931) y Walter Michael Giblon (1939-1964).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Argazkia: Constance Talmadge The Photo-Play Journal, 1917
-
Constance Talmadge Romance and Arabella, 1919
-
Constance Talmadge El Gráfico-n, 1921
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Constance Talmadge - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ «Talmadge, Constance (1898–1973) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ «Constance Talmadge - Películas» cine.com.
- ↑ «Constance Talmadge» latimes.com.
- ↑ ISSN https://www.nytimes.com/1973/11/26/archives/constance-talmadge-73-dead-a-film-star-of-the-silent-era-followed.html#:~:text=LOS%20ANGELES,%20Nov.%2025%20%E2%80%94Constance%20Talmadge,%20a%20film%20star%20of..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Constance Talmadge» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ «The Talmadge Sisters – Women Film Pioneers Project» wfpp.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ «The Talmadge Sisters – Women Film Pioneers Project» wfpp.columbia.edu.
- ↑ (Ingelesez) De Groat, Greta. (19990818). «The Norma Talmadge Website» web.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Constance Talmadge Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Galería fotográfica en el sitio Silent Ladies