Constant Troyon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Constant Troyon
Constant Troyon 1865.jpg
Bizitza
Jaiotza Sèvres1810eko abuztuaren  28a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1865eko otsailaren  21a (54 urte)
Hobiratze lekua Montmartreko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Denis Désiré Riocreux Itzuli
Ikaslea(k) Emile van Marcke Itzuli
Léon Belly Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Q17334780 Itzuli
Q17490860 Itzuli
Q17490878 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Barbizongo eskola
Mugimendua Barbizongo eskola

Constant Troyon (Sèvres, 1810eko abuztuaren 28a - Paris, 1865eko otsailaren 21) Barbizongo eskolari lotutako frantziar margolaria izan zen. Abere-margolari gisa nabarmendu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behiak alhan, 1860 aldean .

Constant Troyon 1810eko abuztuaren 28an sortu zen, Sèvresen. Gurasoak hiri horretako portzelana-fabrikan aritzen ziren, eta bera ere bertan jardun zuen, zeramika dekoratzen. 21 urte zituela Frantzian barrena ibili zen, paisaiak margotzen. Dirua agortu zitzaiolarik, lehengo lantegira itzuli behar izan zuen. Camille Roqueplanen bitartez, Théodore Rousseau, Jules Dupré eta Barbizongo eskolako margolariak ezagutu zituen. 1840 eta 1847 bitarteko margolanetan artista horien eragina agerikoa da[1].

1846an Herbehereetan egon zen, eta Hagan Paulus Potterren De stier (Zezenkoa) margolana ikusi zuen. Harrezkero aziendak margotzen hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen. Ohorezko Legioa eman zioten, Parisko Aretoan bost domina jaso zituen eta Napoleon III.a bere bezeroetako bat izan zen. Bere ikaslerik ezagunena Émile van Marcke izan zen[1].

1865ean hil zen eta Montmartreko hilerrian ehortzi zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b David CROAL THOMSON: Constant Troyon 1911 Encyclopædia Britannica. Wikisource.org

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Constant Troyon Aldatu lotura Wikidatan