Constantin Hansen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Constantin Hansen

Bizitza
JaiotzaErroma1804ko azaroaren 3a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1880ko martxoaren 29a (75 urte)
Hobiratze lekuaFrederiksberg Old Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaHans Hansen
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakdaniera
Irakaslea(k)Gustav Friedrich Hetsch (en) Itzuli
Johan Frederik Clemens (en) Itzuli
Christian August Lorentzen (en) Itzuli
Johan Ludwig Lund (en) Itzuli
Christoffer Wilhelm Eckersberg
Hans Hansen (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Amsterdam eta Haarlem
Enplegatzailea(k)Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaDanimarkako Urrezko Aroa
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Carl Christian Constantin Hansen (Constantin Hansen) (Erroma,1804ko azaroaren 3aKopenhage, 1880ko martxoaren 29a). Danimarkako Urrezko Aroko margolaria izan zen. Literatura eta mitologia gaiak oso gustuko zituen eta  Niels Lauritz Høyen arte historialarian iradokituta eta Eskandinaviar mitologian oinarrituta nazio pintura historikoa sortzen saiatu zen.

Hainbat erretaula eta erretratu egin zituen, besteen artean, 1865 urte inguruan, historikoa den Konstituzio Batzar (Den grundlovgivende Rigsforsamling).

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman jaio zen, aita Hans Hansen margolaria izanik. Ume zela, familia Viena>ra joan zen. Bertan Wolfgang Amadeus Mozarten alarguna, Hansenen bataioan amabitxia izan zen. Urte horretan bertan, familia Kopenhagera joan eta bertan hazi egin zen.

Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urte zituela, Danimarkako Errege Arte Akademian (Det Kongelige Danske Kunstakademi) arkitektura ikasketak hasi zituen baina 21 urte zituenean, arkitektura ikasketak alde batera utzi eta margolaritzari ekin zion. Irakasle Christoffer Wilhelm Eckersberg izan zuen.

1828 urte inguruan aita eta ama  tifus gaitzak jota hil egin ziren eta gazteagoak ziren arrebak bere esku geratu ziren. Aitak egin beharreko hainbat lan egin zituen, besteen artean  Frederiksborg Jauregiko erretratuen bildumaren kopiak, baita Christiansborg Jauregiko hainbat dekorazio pintura ere.

Italian zortzi urte eman zituen, Munichen ere egonaldi labur batean izan zen eta bertan  fresko-pintura teknika ikasi zuen. Teknika hau geroago Konpenhageko Unibertsitateko sarreran mitologiako irudiak eginez 9 urtez aritu izan zen.

1846 urtean  Magdalena Barbara Købke-rekin ezkondu zen eta 13 seme-alaba izan zituzten; alabaina, horietatik lau urtebete baino lehen zendu ziren eta Hans Christian semea, 19 urte zituela, itsasontzi hondoratze batean hil egin zen.

1854 urtean Akademiako irakasle izendatu zuten.

Elise Konstantin-Hansen alaba, margolari ezaguna izan zen. 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]