Consuelo García del Cid Guerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Consuelo García del Cid Guerra
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConsuelo García del Cid Guerra
JaiotzaBartzelona1958ko abuztuaren 24a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ikertzailea eta aktibista

Twitter: Txaite Edit the value on Wikidata

Consuelo García del Cid Guerra (Bartzelona, 1958ko abuztuaren 24a), espainiar idazle, kazetari, ikerlari eta aktibista da. Idatzitako saiakera politikoengatik da ezaguna, Francoren garaian indarrean zeuden haurren erreformatorioen errealitatea eta aipatutako zentroetan emandako haurren lapurreta ezagutzera eman du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte zituenean, bere gurasoak erreformatorio frankista batean sartu zuen "errebeldea" izateagatik.[1] Moja Adoratriceak kudeatutako egoitza batean egon zen, Patronato de Protección a la Mujer-eko egoitza batean hain zuzen ere.

1970. eta 1980. hamarkadetako Ajoblanco, Ozono eta El Viejo Topo bezalako aldizkarietan idazteaz gain, hainbat poesia aldizkariren sortzaile izan zen. 2009an, Nos queda la palabra egunkari digitala sortu zuen, gerora Tenemos la palabra, zeinaren zuzendaria da.[2]

Las desterradas hijas de Eva (2012) lanarekin, adingabeei zuzendutako eta 1985. urtera arte ezkutuan egon zen espetxe sistema baten errealitatea azaleratu du. Obraren harira, hainbat dokumental eta obra piktoriko-plastiko bat ekoiztu dira: Recuperar tu historia (TVE, 2014),[3]¿Dónde están las niñas? (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 2015)[4], Los internados del miedo (TV3, 2015)[5] eta El Patronato (RTVE, 2018).[6]

Espainiako Senatuan[7] publikoki salatu ditu adingabeentzako egungo zentroak eta tutelak kentzeko sistema.[8] 2017an epaile batek kalumnia egiteagatik salatu zuen Senatuan egindako aurkezpenagatik eta El desmadre de los Servicios Sociales liburua argitaratzeagatik.[9][10] Hiru urte beranduago helegitean absolbitu egin zuten, eta oso epaiketa penal gogorra izan zuen, administrazio publikoaren esku adingabeen tutoretza kentzeko sistemaren errealitatea agerian uzteagatik. 2018an La niña del rincón liburu autobiografikoa argitaratu zuen, gai bera jorratuz.[11]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las desterradas hijas de Eva (Anantes,2012)
  • Ruega por nosotras (Algón Editores)
  • Preventorio de Guadarrama, la voz de la memoria (Anantes Editorial)
  • Camino de la Justicia (Éride Editores)
  • El desmadre de los servicios sociales (Anantes Editorial)
  • El poder de la injusticia (Anantes Editorial)
  • Las insurrectas del Patronato de Protección a la Mujer (Anantes Editorial)

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Librada (Algón Editores, 2015)
  • Te la quitaré aunque esté muerto (Éride editores, 2014)
  • La soprano muda
  • La villa de Mouriscot
  • Las razones del recuerdo
  • Revelación de secreto

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aaron Lordson, historia de una voluntad
  • Charo Vega, memorias de una existencia desigual
  • Nunca recordaré haber muerto (2016)
  • Detrás del telón (Éride editores, 2018)
  • La niña del rincón (Anantes Editorial, 2018)

Antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nueva Poesía Castellana (1979)
  • Antología Peliart (1981)

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979an, Literaducto poesia saria.
  • 1978an, Elysèe eleberri sarietarako finalista.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Perdidas. Cara A: Consuelo» De eso no se habla (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. (Gaztelaniaz) «EL DESMADRE DE LOS SERVICIOS SOCIALES de Consuelo García del Cid Guerra» Anantes Gestoría Cultural 2017-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  3. «Recuperar tu historia (2014)
  4. «¿Dónde están las niñas? | DOCSBARCELONA» web.archive.org 2018-06-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  5. «Los Internados del Miedo (2015)
  6. (Gaztelaniaz) Crónicas - El Patronato. 2021-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  7. "En defensa de los niños, Consuelo García del Cid Guerra en el Senado" Video YouTuben
  8. «Consuelo García Cid: "El robo de bebés del franquismo continúa hoy en los centros de menores tutelados"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  9. (Gaztelaniaz) Escobar, Sandra. (2020-08-18). «La escritora Consuelo García del Cid, multada por calumniar a un juez» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  10. (Gaztelaniaz) «Consuelo García de Cid: “Ahora hay un nuevo robo de niños, pero está legalizado”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  11. (Gaztelaniaz) «“Los centros del Patronato eran lugares de castigo y de mano de obra gratuita”» pikara magazine 2022-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]