Edukira joan

Consuelo Ordóñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Consuelo Ordóñez
Bizitza
JaiotzaCaracas1959ko abenduaren 28a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaGregorio Ordóñez
AmaConsuelo Fenollar
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista
KidetzaAski da!
Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa
IMDB: nm6072970 Edit the value on Wikidata

Consuelo Ordóñez Fenollar (Caracas, 1959ko abenduaren 28a) gipuzkoar ekintzailea da. Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen lehendakaria. ETAren kontrako diskurtsoan sutsu eta oldarkor nabarmendu da.[1][2]

Euskal Herriko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta idazkari judizial moduan hasi zen lanean. ETAk 1995ean Gregorio bere neba erail zuenean, terrorismoren aurkako mugimenduetan sartu zen.[3] 1999an Aski da! erakundearen sorreran parte hartu zuen. 2013an, bigarrenez hautatu zuten Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (COVITE) lehendakari, boto gehien eraman ondoren,[4]eta 2021ean lehendakari jarraitzen zuen artean ere.[5]

2015ean, Mariano Rajoyren kontra hitz egin zuen bere politika antiterrorista zela tarteko, eta irmo agertu zuen HBko Mahai Nazionaleko, KASeko eta ETAko buruzagiak Espainiako auzitegietara eramateko asmoa zuela.[6] 2021ean, berriz, salatu zuen PPk ETAren biktimak probetxu politikorako baliatzen zituela eta biktima horiek askotarikoak zirela.[2]

2021eko azaroan, pertsona batek ustez irain egin zion ("nazka ematen didazu", eta Ordoñezek publikoki eta epaitegian salatu; pertsona atxilotua izan zen, eta "terrorismoaren biktimen gorroto delitua" leporatu.[7] 2022ko martxoan jakin zenez, auzi hori ezerezean geratu zen azkenean, "gorroto" deliturik egon ez zelakoan.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Deia. «Consuelo Ordóñez: "El PP muchas veces utiliza a las víctimas con un único objetivo, sacar rédito político"» www.deia.eus (kontsulta data: 2022-03-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) Deia. «Consuelo Ordóñez: "El PP muchas veces utiliza a las víctimas con un único objetivo, sacar rédito político"» www.deia.eus (kontsulta data: 2022-03-07).
  3. Saldaña, J. J.. (1998/04/29). «Los proetarras agredieron de nuevo en San Sebastián a la hermana de Ordóñez» ABC.
  4. «Consuelo Ordoñez Coviteko presidente hautatu dute berriro» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2022-03-07).
  5. «Organigrama» COVITE.org (kontsulta data: 2021-06-16).
  6. «Gregorio Ordoñezen hilketa “agindu” zutenak zigortu nahi ditu orain familiak» Argia (kontsulta data: 2022-03-07).
  7. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-15). «Acusado de «delito de odio con agravante de víctima» tras la denuncia de Consuelo Ordóñez» naiz: (kontsulta data: 2021-11-18).
  8. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-07). «La causa por increpar a Consuelo Ordóñez se cierra sin ser considerada «delito de odio»» naiz: (kontsulta data: 2022-03-07).

Kanpò estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.