Consuelo Osa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Consuelo Osa

Bizitza
JaiotzaMutriku1922ko urriaren 22a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2015eko apirilaren 23a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Consuelo
Erraketistak

Consuelo Osa San Martin (Mutriku, Gipuzkoa,1922ko urriaren 22a - Ibidem, 2015eko apirilaren 23a)[1] erraketista profesionala izan zen. Consuelo izenarekin jokatu zuen, aurrelari postuan, Sevilla eta Bartzelonako frontoietan.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Consuelo, bere herrikide Milagros Uranga Galdos bezala, erraketista profesionala izan zen.[3] 1941etik 1948ra jokatu zuen Sevillako Sierpes frontoian eta Bartzelonako Barcelona eta Deportivo frontoietan.[4]

Aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.

2019ko martxoaren 21ean Raketistak, lehen eta orain dokumentala proiektatu zuten Mutrikuko Zabiel kultur etxean.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Esquelas y Necrologicas | Eibar | Consuelo Osa San Martín | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  2. «Consuelo Osa San Martín Consuelo | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  3. «Consuelo Osa posatzen 1 | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  4. «F. Bartzelonako kuadroa: raketistak eta palistak | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  5. «'Raketistak, lehen eta orain' dokumentalaren proiekzioa (Mutriku)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]