Consummatum est

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Consummatum est latinezko esaldi ezaguna da. Berez, consummāre (bukatu) aditzaren lehenaldi perfektuaren singularraren hirugarren pertsona da. Joanen Ebanjelioan hil aurreko uneetan Jesusen ahoan hitz horiek jartzen dira. Esaldia, berez, latinezko lokuzio ezaguna da, literalki "dena bukatu da", "guztia bete da" esanahiez. Ebanjelioaren arabera hitz horiekin Jesusek Jainkoaren nahia erabat bete zela esan nahi zuen. Vulgata Bibliaren latin arrunterako itzulpena horrela dago jasota behinik-behin. [1][2]

Gaur egun porrot edo hondamendi handi baten aurrean erabiltzen da. Baita ere zerbait bukatu dela adierazteko: futbol-txapelketa, lehia bat...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]