Edukira joan

Contessina Lorenzo Medici

Wikipedia, Entziklopedia askea
Contessina Lorenzo Medici

Bizitza
JaiotzaPistoia1478ko urtarrilaren 16a (egutegi gregorianoa)
HeriotzaErroma1515eko ekainaren 29a (egutegi gregorianoa) (37 urte)
Hobiratze lekuaSant'Agostino eliza (Erroma)
Familia
AitaLorentzo Medici
AmaClarice Orsini
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMedici
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Contessina Medici (Pistoia, 1478ko urtarrilaren 16aErroma, 1515eko ekainaren 29a) noblea izan zen, Lorenzo Medici Handiaren eta Clarisa Orsiniren alaba.[1]

Pistoian jaio zen, hantxe babestu baitzen ama, Pazzitarren konspirazioa zela eta.

Aitak oso maite zuen, eta birramona Contessina de Bardiren izena zuen. 1478ko urtarrilaren 17an bataiatu zuten Florentzian Contessina Antonia Romola izenarekin.

1494 urteko maiatzean ezkondu zen Palatino Piero Ridolfi kondearekin, eta ospe handiko senar-emazte bikote bat izan zen etxerako.

Neba Joan Aita Santu izendatu zutenean Leon X.a izenarekin Erromara joan zen bere familiarekin.

Bost seme-alaba izan zituen:

  • Luis, 1495 - 1556, politikaria eta enbaxadorea;
  • Emilia, 1497 - 1514, Jakobo V.a Appiano printzearekin ezkondua, Piombokoa, baina hil egin zen ezkontza burutu aurretik;
  • Clarisa, 1499 - 1524, azkenean Jakobo V.arekin ezkondu zena;
  • Nikolas, 1501 - 1550, Kardinala;
  • Lorenzo, 1503 - 1576, zalduna eta idazkari apostolikoa.

1515 urteko ekainaren 29an hil zen eta Erromako Sant'Agostino elizan lurperatu zuten.

Jendeak uste du Miguel Ángel Buonarrotti berarekin maiteminduta zegoela, baina ez dago 1845 baino lehenagoko erregistrorik; beraz, ziurrenik aro erromantikoan jaiotako kondaira bat baino ez da, gaur egun Irving Stoneren The Agony and the Ecstasy (euskaraz Hiltzoria eta Estasia) nobelak lagundua, 1965ean pantaila handira eramana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Contessina di Lorenzo de' Medici explained» everything.explained.today (kontsulta data: 2025-08-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]