Contumyces vesuvianus
Contumyces vesuvianus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Rickenellaceae |
Generoa | Contumyces |
Espeziea | Contumyces vesuvianus |
Basionimoa | Agaricus vesuvianus |
Contumyces vesuvianus Rickenellaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Agaricus vesuvianus (Basionimoa), Omphalia vesuviana, Omphalina vesuviana, Jacobia vesuviana.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Oso txikia, 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, oso deprimitu-inbutu formakoa. Ertza hasieran biribildua, gero inkurbatua, ildaskatua. Kapelaren azala lehorra, matea, hezetasunarekin ildaskatua eta pixka bat pruinaduna lehorrean, laranja kolorekoa (bizia hezetasunean eta zurbilagoa lehorrean).
Orriak: Zabal samar, garbi dekurrenteak, zuritik zuri-krema-horixkara doan kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Ez da kapelatik bereizten, liraina, zuzena edo okerra, zilindrikoa, fin-fin belusatua, sendoa, erraboildun samarra, laranja kolorekoa (kapela baino pixka bat argiagoa).
Haragia: Laranja kolorekoa, oso urria, usain eta zaporerik gabea. Espora-jalkina zuria.[1]
Etimologia: Omphalina terminoa grekotik dator, zilbor txiki, esan nahi duen "omphalos" hitzetik. Vesuviana epietoa hazten den eremuagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omphalina pyxidata, txikiagoa da, kolore apalagoa eta iparraldeko banaketa du. Loreleia marchantiae ere txikiagoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan. Bakarka edo talde txikietan. Kolore deigarria izan arren, ezkaien azpian ikusi gabe uzten da.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar penintsulako hegoaldea, Korsika, Sardinia, Grezia eta Turkia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 341 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Contumyces vesuvianus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.