Cony Carranza Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cony Carranza Castro
Bizitza
JaiotzaEl Salvador, 1963 (60/61 urte)
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, soziologoa eta hezitzailea

Cony Carranza Castro (Santa Ana, El Salvador, 1963) herri hezitzailea, feminista, metodologia emanzipatzailean eta ekonomia feministan aditua. 2019an Berdintasunaren Aldeko Emakunde Saria jaso zuen, emakume migratuekin egindako lanagatik.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cony Carranza El Salvadorren jaio zen eta bertako José Simeón Cañas Unibertsitate Ertamerikarrean soziologian lizentziatu zen. Bere herrialdean eskola-irakaskuntzan jardutzeaz gain, giza eskubideen arloko lanean aritu zen.

2005. urte inguruan Inglaterrara abiatu zen ingelesa ikastera eta handik Euskal Herrira, bertan gelditu zelarik lanean, bere anaia eta familia jaioterritik ekarri ahal izateko. Zaintzaile gisa hasi zen, eta aldi berean ikasketak egin zituen metodologia emantzipatzaileetan eta ekonomia feministan.[2][3][4]

Esku-hartze sozialean espezializatua, Genero Harremanetako masterra da Gironako Unibertsitatean eta Migrazioko graduondoko espezialista Euskal Herriko Unibertsitatean.[4] Euskal Herriko udalerri askotan emakumeak, bereziki migratuak, ahaldundu eta duintzeko topaguneak sortzen aritu izan da.[5]

Garapen eta Munduko Emakumeak kulturarteko talde feministetako militantea. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan ere buru belarri aritutakoa. [6][7]

2019. urtean Emakunde Saria jaso zuen, aitorpen hori eskuratu duen lehenengo emakume etorkin eta arrazializatua izanik.[6]2020ko urriaren 27an jaso zuen aipatutako saria Lehendakaritzan.[8][9]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

⦁ Acercándonos al (co)desarrollo desde la igualdad (2012).[10]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

⦁ 2019 Emakunderen Berdintasunerako saria.[11][12][13][14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carranza, Cony. (). «Concepción María Carranza hezitzaile feminista berdintasunaren aldeko Emakunde Saria 2019, emakume migratuekin egindako lanagatik» www.emakunde.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Cony Carranza Castro: oído, mirada y puente para las mujeres migradas» pikara magazine 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  3. Berria. «Cony Carranza» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Las personas» Encuentros de mujeres migradas 2011-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  5. «Cony Carranza Castro - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  6. a b Fernández, June. (2020-02-16). «Cony» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Construyendo alternativas a la barbarie. Euskal Herriko eskubide sozialen karta» hitzaldia atzo Bilbon – Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  8. Euskadi, elDiario es. (). «La educadora feminista Cony Carranza recibe el Premio Emakunde a la igualdad 2019 por su trabajo con mujeres migradas» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
  9. Lozano, Maite Asensio. «Emakunde saria jaso du Cony Carranzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
  10. «Alboan::Biblioteca: Acercándonos al (co)desarrollo desde la igualdad» centroderecursos.alboan.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  11. Saria, Emakunde. (2019). «Concepción María Carranza hezitzaile feminista berdintasunaren aldeko Emakunde Saria 2019, emakume migratuekin egindako lanagatik» www.emakunde.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  12. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-12-18). «La feminista Concepción María Carranza, galardonada con el premio Emakunde a la Igualdad» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  13. (Gaztelaniaz) «'Mucho de este premio es de mi paisito: El Salvador'» Euskal Irrati Telebista 2019-12-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  14. Lozano, Maite Asensio. ««Migrazioa dolu bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]