Copernicus (kraterra)
| Copernicus (kraterra) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | Talka kraterra |
| Diametroa | 96,07 km |
| Sakonera | 3.800 m |
| Eponimoa | Nikolas Koperniko |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 9°37′N 20°05′W / 9.62°N 20.08°W |
| Kokapena | LQ11 (en) |
Copernicus Oceanus Procellarumen ekialdean dagoen ilargi-talka kraterra da. Thomas Webbek, "kraterrik handienetako bat" bezala deskribatu zuen, "erdialdeko mendi bat" eta "terrazaz ez ezik, amildegiez banandutako altuera ezberdinez osatutako eraztun noble bat" duena.[1] Nikolas Koperniko astronomoaren omenez jarri zioten izena.[2] Kopernikar garaian sortu ziren kraterretako adbibidea da, marka erradialeko sistema nabarmena baitu.[3]
Satelite-kraterrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konbentzioz, ezaugarri hauek ilargiko mapetan identifikatzen dira, letra Copernicusetik hurbilen dagoen kraterraren erdiko puntuaren aldean jarriz.[4]
Copernicus H, "halo ilun"eko krater tipikoa denez, 1967an Lunar Orbiter 5en behaketa helburu bat izan zen. Garai batean uste zen krater ilunak jatorriz bolkanikoak zirela, eta ez talken ondoriozkoak. Orbiterren irudiak kraterrak eiekzio blokeak zituela erakusten zuen, antzeko tamainako beste krater batzuk bezala, talka jatorria adieraziz. Haloa material ilunagoaren indusketatik dator (itsasoszko basaltoa).[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Webb, Rev. T. W.. (1962). Celestial Objects for Common Telescopes. (6. argitaraldia) Dover, 121–122, 154–159 or..
- ↑ "Copernicus (kraterra)". Gazetteer of Planetary Nomenclature. USGS Astrogeology Research Program.
- ↑ Wilhelms, Don E.; McCauley, John F.; Trask, Newell J.. (1987). The geologic history of the Moon. in: USGS Professional Paper 1348. Washington: U.S. Government Printing Office doi:..
- ↑ Grego, P.. (2015). Hargitai, H.; Kereszturi, Á. eds. Encyclopedia of Planetary Landforms. New York: Springer doi:..
- ↑ Bussey, B.; Spudis, P.. (2004). The Clementine Atlas of the Moon. New York: Cambridge University Press ISBN 978-0-521-81528-4..
- ↑ Wilhelms, Don E.. (1993). To a Rocky Moon: A Geologist's History of Lunar Exploration. University of Arizona Press, 167-168 or. ISBN 978-0816510658..