Coppélia
Coppélia | |
---|---|
Jatorria | |
Estreinaldi-data | 1870eko maiatzaren 25a |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | comic ballet (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Sandman (en) |
Libretista | Charles Nuitter |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Léo Delibes |
Koreografoa | Arthur Saint-Léon (en) George Balanchine |
Coppélia hiru ekitalditan egindako ballet lan sentimental eta komikoa da. Sortu zenetik eragin handia izan du. Balleta 1870eko maiatzaren 25ean estreinatu zen Parisko Operan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arthur Saint-Léonen koreografia originala du, Saint-Léon eta Charles Nuitterren ballet libreto baterako eta musika Léo Delibesena da. E. T. A. Hoffmannen narrazio makabro batean oinarrituta dago: Der Sandmann (Hondarrezko gizona) izenburukoa, 1815ean argitaratua. Balleta 1870eko maiatzaren 25ean estreinatu zen Parisko Operan, Giuseppina Bozzachi rol nagusian zela. Bere lehen arrakastak Frantzia-Prusia Gerrak eta Parisko setioak eten zituzten, baina laster Opéra Garnierren ballet interpretatuena izatera pasa zen. Ballet lan honetan eraginena izan zuten, nolabait, XVIII. mendearen amaierako eta XIX. mendearen hasierako herriz herriko ikuskizun ibiltariak zeren eta haietan askotan automata mekanikoak erakusten baitzituzten.[1]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint-Léon eta Nuittierrek osatutako taldeak aurretik ere lortu zuen arrakasta La Source balletarekin (1860), non Delibesek musikaren zati batekin lagundu zuen. Argumentuak asmatzaile misteriotsu eta zurbil bati buruz dihardu, Coppélius doktoreari buruz, alegia. Gizonak benetako tamainako panpina dantzaria asmatu du. Hain da errealista Franz, herriko gazte bat hartaz maitemintzen dela, bere benetako maitasuna, Swanilde, alde batera utzirik. Bigarren ekitaldian Swanildek mutilari bere eromena erakusten dio; horretarako panpina bat bezala jantzi eta bizia hartu nahi duen pertsonaia asmatzen du. Hirugarren ekitaldian Swanilden eta Franzen ezkontza prestatzen ari da baina doktoreak kalte ordainketa bat eskatzen du. Swanildek barkamena eskatuko dio eta gazteluaren jaunak dirua emango dio. Ondoren ezkontza burutzen eta ospatzen da.
Mary Shelleyren Frankenstein eleberriak zientzialariaren gaiaren bizitza emaile gisa alde iluna irudikatzen bazuen, Coppéliak alde arina erakusten du. Giselle nekazarien herri batean gertatzen den tragedia bat bada, Coppélia eszenatoki bereko komedia bat da. Franzen zatiak travesty moduan dantzatu zen (era gehiegizkoan barrea eragiteko) eta Parisko Jockey Clubeko gizonezko kideei gustatu zitzaien konbentzio hori. Ondorioz, Parisen mantendu zen Bigarren Mundu Gerrara arte.[2][3]
Pertsonaia nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira nagusiak: Swanilda eta Franz gazteak, Coppelius doktorea eta bere automata "Coppelia", Franz eta Swanildaren lagunak.