Coprinopsis cinerea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinopsis cinerea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis cinerea
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Coprinopsis cinerea Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Biltzen bada, bildu eta berehala kontsumitu behar da. Kultibatu egiten da, copsin proteina du, eta ondorio antibiotikoak ditu.

Sinonimoa: Coprinus cinereus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; hasieran obala, gero irekia, ildaskatua, ertza altxatuta; kolorea, lehenbizi zurixka, gero gris-horixka, errezelaren hondakin oso galkor zuriz estalia.

Orriak: Estu, hasieran zuriak, gero grisak, azkenik beltzaxkak eta laster delikueszenteak.

Hanka: Zuria, hauskorra, bilotsu samarra, baina berehala biluzik; erraboilduna, oro har, sustrai luze samar batean bukatuta.

Haragia: Oso mehea.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du. Cinereus epitetoa berriz latinetik dator, errauts-koloreko, esan nahi duen "cinereus, -a, -um" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinus lagopus delakoarekin nahas daiteke, honek lur biluzian irteten du eta oin bilotsuagoa du. Coprinus radiatus espeziearekin ere bai, hau askoz txikiagoa da, ez du cm bat gainditzen, zaldi simaurretan ateratzen da eta honek ere sustrai antzeko bat du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, behi-simaurretan edo simaurra zabaldutako lurretan, lasto usteletan, landare hondakinetan, humusetan aberatsa den lekuetan. Ohikoa.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Australia, Errusia, Japonia, Brasil, India, Bangladesh, Erdialdeko Afrika, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 371 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]