Urbeltz gorritzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinus atramentarius» orritik birbideratua)
Urbeltz gorritzailea
Coprinopsis atramentaria 3 - Lindsey.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis atramentaria
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Ovate cap icon.svg 
arrautza-formako txapela
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Black spore print icon.png 
espora beltzak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urbeltz gorritzailea (Coprinopsis atramentaria) onddo espezie bat da.[1]

Antzina tinta-iturri gisa erabili zen, bildu eta deskonposatzen uzten zuten, likido oretsu eta beltz bat sortzeko.

Hobe ez kontsumitzea, ezta aleak gazteak direnean ere.

Sinonimoa: Coprinus atramentarius

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa. Lehenengo oboidea, gero kanpai formakoa eta azkenik irekia, baina inoiz ez da zabaltzen, ezkata fin-finekin, ia erpinetik datozen ildo paraleloekin. Azal satinatua, kolore arre-gris argikoa edo gris-lur kolorekoa.[2]

Orriak: Libreak, oso estu eta sabeldunak; lehenengo zuriak, gero grisaxkak, azkenik beltzak eta delikueszenteak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zurixka, zilindrikoa, hutsa, pixka bat mehetua goialdean. Oinaren behe aldea ezkata arreez zipriztinduta. Eraztuna iheskorra da, ia ez da ikusten, eta beltzaxka esporak geratzen diren lekuan.

Haragia: Zurixka, biguna, usain eta zapore nabarmenik gabea.

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, “cóprinus” hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena. Atramentarius epitetoa berriz latinetik dator, “atramentum” hitzetik, eta tinta esan nahi du. Delikueszente beltzagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria gaztetan. Toxikoa edari alkoholdunekin batera kontsumitzen bada. Eretismo kardio-baskularra sortzen du, aurpegiaren azala gorritzea, izerdia, palpitazioak eta abar.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinus fuscescens perretxikoarekin, oso antzekoa da, eta litekeena da Coprinopsis atramentaria espeziearen aldaera bat izatea. Coprinellus domesticus espeziearekin, txikia da eta multzokatuta ateratzen da. Coprinellus truncorum espeziearekin, enbor hiletan hazten da. Coprinopsis insignis perretxikoarekin, oso antzekoa da.[4]

Urbeltz gorritzaileak

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera. Multzotan estu, bideetatik hurbil, lurperatutako motzondoetan, belar-eremuetan, hainbat zuhaitz ipurdiren ondoan.[5]

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 368 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 201 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 330 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 165 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]