Urbeltz argal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinus plicatilis» orritik birbideratua)
Urbeltz argala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaParasola
Espeziea Parasola plicatilis

Urbeltz argal edo urritxgorria (Coprinus plicatilis edo Parasola plicatilis) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea, haragi eskasa, hutsala eta funsgabea. Coprinus espezie txiki eta mehe bat da, ia ez du haragirik kapelan, ia koloreztatutako azal mintzezko batez eta orriez osatuta dago bakarrik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, gero ganbila, azkenik laua, erdian hori-okre kolorea du, nabarmen ikusten da, gainerakoa arre-grisaxka delako. Kapela guztia ildaskatua da, erdialdea izan ezik. Ertza oxkarratua du.

Orriak: Zabal, ez oso delikueszenteak, gris-beltzaxka kolorekoak, meheak, disko formako oin-ertzaren dilatazio baten gainean txertatuak.

Hanka: Kapelaren diametroa baino dezente luzeagoa, oso mehea, hauskorra, kolore zurbil eta distiratsua du,

Haragia: Kapelaren azalaren eta orrien artean dagoen haragia ia ia ez da existitzen.[2]

Urbeltz argalak

Etimologia: Coprinus terminoa grekotik dator eta simaurrari dagokio, simaurrean hazten dela. Plicatilis epitetoa latinetik dator, tolestura esan nahi duen "plicatus" hitzetik. Bere kapelaren tolesturengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko beste coprinus askorekin: Coprinus cineratus, Coprinellus ephemerus, Coprinellus curtus, Coprinopsis extinctoria , Coprinellus hiascens, Parasola misera, etab.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, oso ohikoa udazkenean, belar artean eta bidexken ondoan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Ipar Afrika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 379 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 63 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 334 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]