Beldar-mazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cordyceps militaris» orritik birbideratua)
Beldar-mazoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaCordycipitaceae
GeneroaCordyceps
Espeziea Cordyceps militaris
Fr., 1818
Mikologia

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Beldar-mazoa albotik ikusita.
Beldar-mazoa goitik ikusita.

Beldar-mazoa (Cordyceps militaris) Cordyceps generoko onddo espezie bat da.[1]

Honen balioa ez dago sukaldean, arma biologiko gisa baizik, pinuak arriskuan jartzen dituen prozesionariaren aurka borrokatzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarriak: 2 eta 6 cm bitarteko garaiera eta 0,3 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, luzera aldakorreko oin batek eutsitako borra baten itxurakoa. Zilindriko samarra den borra baten itxurakoa, batzuetan luzetako depresioarekin eta gainazala garatxo txikiz estalita, itxura izurtsua ematen diote; laranja koloretik laranja-gorriztara doana.

Hanka: Erdian, pixka bat furfurazeoa, poliformismo nabarmenekoa, gehienetan zilindrikoa, kurbatua, eta krisalidetaraino luzatzen da; horia edo horixka-laranja kolorekoa, lur azpian dagoena argiagoa da.

Himenioa: Borraren azalean kokatua.

Haragia: Hauskorra, usain eta zapore hautemanezinekin.[2]

Etimologia: Cordyceps terminoa grekotik dator eta, zapaburua esan nahi duen "cordylos" hitzetik etor liteke.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere formagatik eta koloreagatik nahastezina da.

Oharra: Arma biologiko gisa erabil daiteke pinuaren prozesionariaren aurkako borrokan.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguan eta udaberrian koniferoen basoetan eta belardietan. Lepidopteroen krisalida espezieak erasotzen eta suntsitzen dituen espeziea da, batez ere pinuaren prozesionaria.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa, batez ere klima-zona epeletan.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 526 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 806 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 504 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]