Corinne Suter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corinne Suter
Corinne Suter Feb 22 2020.jpg
Bizitza
JaiotzaSchwyz1994ko irailaren 28a (28 urte)
Herrialdea Suitza
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua70 kilogramo
Altuera171 zentimetro

corinnesuter.ch
Olympic.org: corinne-suter Edit the value on Wikidata

Corinne Suter (Schwyz Suitza, 1994ko irailaren 28a) Suitzako eskiatzaile alpinoa da, abiadura probetan espezializatua.

Bere ibilbidea, 2022an jaitsierako olinpiar txapeldun eta 2021ean jaitsierako munduko txapeldun tituluek koroatu dute.

Gainera, Super Gn brontzezko dominadun eta jaitsieran zilarrezko dominadun 2019ko Munduko Txapelketan eta Super Gn zilarrezko dominadun 2021eko Munduko Txapelketan ere bada. 2020an, bi globo txikiren irabazle (jaitsieran eta super Gn).

2011ko azarotik Munduko Kopan lerrokatuta, 2014ko abenduan lehen aldiz puntuetan sailkapena, lehenengo goiko 5en artean 2015eko abenduan eta lehen podiuma 2019ko otsailean Crans-Montanan Åreko Munduko Txapelketan lortu zituen bi dominaren ostean. Munduko Kopako lehen garaipena, 2020ko urtarrilaren 11n lortu zuen, Altenmarkt-Zauchensee-ko jaitsieran irabazita, eta, hilabete geroago, 2020ko otsailaren 9an, bere lehen garaipena super Gn, Garmischen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schwyzen jaio zen 1994ko irailaren 28an, Corinne Suterrek Ibergeregg estazioan eskiatu zuen bere hiru anaiekin lau urtetik aurrera[1][2].

Bere lagun baten aholkuari esker, eski klubean sartu, eta eski-lasterketetan hastea erabaki zuen. Dena den, debutean, bere izaera «atseginak», bere gertukoen ustez, moteldu egin zuen eski alpinoa bezain kirol indibidual batean[1]. .

2009ko azaroan, bere lehen FIS lasterketetan parte hartu zuen, eta, 2010eko urtarriletik aurrera, Europako Kopan. 2010eko abenduan lortu zuen bere lehen goiko 10a lehiaketa horretan, Saint-Moritzeko jaitsieran. Ondoren, 2011ko junior mailako Munduko Txapelketan parte hartu zuen; bederatzigarren izan zen super Gn; hogeigarren, jeitsieran, eta, 2011ko Europako Gazte Olinpiar Jaialdiko eslalomean, zazpigarren sailkatu zen[3].

Munduko Kopako debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailean Zelanda Berriko Txapelketako eslalom erraldoia irabazi ostean, Suterrek Munduko Kopako lehen lasterketetan parte hartu zuen azaroan, Aspen-en, baina ez zuen, ez eslalom, ez eta eslalom erraldoia amaitu. Hala ere, eslalom erraldoian, podiuma lortu zuen leku berean jokatzen diren Ipar Amerikako Kopako lasterketetan. Abenduan irabazi zuen bere lehen Europako Kopako lasterketa: eslalom erraldoia, Valtournenche-n. 2012ko junior mailako Munduko Txapelketan, laugarren postua lortu zuen super Gn, eta hirugarrena, konbinatuan. 2012ko Suitzako Txapelketan, bigarren geratu zen hiru aldiz[3].

Corinne Suterrek super Gko zilarrezko domina irabazi zuen 2013ko Munduko Junior Txapelketan. Hurrengo denboraldian, junior mailako munduko txapeldun izan zen super Gn eta jeitsieran, eta bi diziplina horietako sailkapenak irabazi zituen Europako Kopan; horri esker, bigarren izan zen sailkapen orokorrean. Suitzako Txapelketan ere, lehen titulua lortu zuen. 2014ko abenduaren 5ean, Munduko Kopako bere lehen puntuak lortu zituen Lake Louiseko aldapan 30 postuan amaituta[3]. 2015eko urtarrilean, erori, eta tibia-burua zauritu zuen, eta horrek bere denboraldia amaitutzat ematera behartu[1]. Suspertze garaian, entrenatzaile mental bat deitzea erabaki zuen.

2015-2016 denboraldian, bost aldiz sailkatu zen lehen 10en artean Munduko Kopan. 2016ko otsailaren 7an, Garmisch-Partenkirchen-eko super Gn erori egin zen. Buru-konmozio eta ezker izterreko ubeldura batek, atsedena hartzera behartu zuten[4], baina, bi aste geroago, Munduko Kopara itzuli zen. 2016ko abenduaren 3an, laugarren postua lortu zuen Lake Louiseko aldapan, eta hori zen ordurarteko Munduko Kopako emaitzarik onena[3]. 2017ko irailean, berriro erori zen denboraldi-aurreko prestaketetan, Txilen, eta ezkerreko erpuruan ebakuntza egin behar izan zioten[5]. Denboraldian, birritan amaitu zuen Munduko Kopako lehen 10en artean. 2018ko Olinpiar Jokoetan, hamazazpigarren izan zen super Gn, eta, seigarren, jaitsieran[3].

2019: Åreko "klika"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko udan, Suterrek odol-infekzio bat izan zuen, eta lau egun eman zituen ospitalean. Infekzioak oina anputatu beharra izan zezakeen, baina, ondoriorik gabe, ihes egin zion arriskuari. Ia bi hilabeteko entrenamendua galdu zuen[1][6]. 2019ko urtarrilean Munduko Kopan, laugarren postua lortu zuen birritan[3].

Ordurarte Munduko Kopako podium batera igo gabe egon arren, bi domina irabazi zituen Åre-n ospatutako 2019ko Munduko Txapelketan: brontzea super Gn eta zilarra jaitsieran[7]. Memento hori bere karrerako inflexio puntu gisa identifikatzen du, eta, gertaera horretatik aurrera, azkenean, bere buruan sinesten duela dio, aurretik alderantziz zen bitartean[8].

2019ko otsailaren 23an, hasieran Crans-Montanako jeitsieran bosgarren sailkatu bazen ere, Suter hirugarren mailara birsailkatu zuten denborak zuzendu ostean; horrela, Munduko Kopako proba baten podiumean aurkitu zen lehen aldiz[9].

2020: Jaitsierako lehen globoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-2020 Munduko Kopako denboraldian, aurreko postuetan ari da burutzen abiadurako bere bi espezialitateetan. Jaitsieran, 2020ko urtarrilaren 11n Altenmarkt-en lortu zuen lehen garaipenaz gain, lau podium lortu zituen; sistematikoki sailkatu zen goiko 10en artean (bere emaitzarik txarrena 9. postua izan zen Bansko-n), hainbeste, non lasterketa baten faltan, jada ezin zaio espezialitateko sailkapenaren burutik kendu, eta, horri esker, bere ibilbideko lehen kristalezko globo txikia irabazteko aukera du. Txapel hau irabazten duen lehen eskiatzaile suitzarra izango da, Chantal Bournissen-ek 1991n lortutakoaren ondoren[10]. Negu bereko otsailaren 9an, Garmisch-en, lehen garaipena lortu zuen super Gn; diziplina horretan, hiru podium lortu zituen, eta inoiz ez zen 6. postua baino atzerago sailkatu; horrek Super G sailkapeneko lehen postua eman zion, eta, lasterketa baten faltan, 20 puntuko aldea zuen Federica Brignone-rekiko; lasterketa hori Cortina d'Ampezzoko finaletan ospatuko da, baina, Covid-19 koronabirusaren agerraldiaren ondorioz, bertan behera geratuko dira. Hala, Corinne Suterrek super Gren kristalezko globoa ere irabaziko du.

2021: Munduko Txapelduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-2021 denboraldian, Corinne Suterrek garaipena lortu zuen Val d'Isèreko jaitsieran, bere bigarrena diziplinan eta bere ibilbideko hirugarrena; zazpi podium lortu zituen, guztira, jeitsieran eta super Gn; horrek sailkapen orokorreko 8. postua ematen dio, eta abiadurako bi probetako podiumak (2. jaitsieran, Sofia Goggia-ren atzetik eta 3. Super Gn bere herrikide Lara Gut-Behrami-ren eta Federica Brignoneren atzetik).

Baina, batez ere, jaitsierako Munduko Txapeldun tituluak koroatu zuen negua, 2021eko otsailaren 13an Cortina d'Ampezzoko Olimpia Delle Tofane irabazi zuenean, Kira Weidle-ri irabaziz 20 ehuneneko aldearekin, Lara Gut-Behramik brontzea lortuko du 37 ehunenera. Azken honek super Ga irabazi zuen Cortinan, eta Corinne Suterrek zilarrezko domina lortu zuen, harengandik 37 ehuenera; beraz, 2021eko mundialez geroztik, bera da espezialistarik onena abiaduran.

2022: Txapeldun olinpiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zermatten Super G entrenamenduetan bi tibietan zaurituta[11], Corinne Suter pittin bat atzeratuta dago 2021-2022 denboraldian, abenduan Lake Louisen 5. eta 3. postuak izan arren. Bere ahalmenaren % 70 edo 80an baino ez dagoela adieraziko du[12]. Urtarrilera arte, ez zen bere benetako formara itzuli, Zauchensee-n podium batekin eta Cortinan bi goiko 5eko posturekin, eta urtarrilerarte ez zuen bere lehen garaipena sinatu, Garmisch-n, bere herrikide Jasmine Fluryren aurretik.

2022ko otsailaren 15ean Pekinen, jaitsierako txapeldun olinpiarra izan zen, jokoetan bere lehen domina lortuz, 16 ehunenez irabazi zion Sofia Goggia txapeldunari, Munduko Kopan diziplinako nagusi izan baina olinpiar jaitsiera honetan lesionatuta korritu zuenari[13].

Suitzako Super G txapelduna izango da, hirugarren aldiz, 2022ko martxoaren 25ean, Jasmina Suter eta Michelle Gisinen aurretik irabaziz[14].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak Olinpiar Jokoetan
Edizioa / Proba Jaitsiera Super G
2018ko Olinpiar Jokoak
Hego Korea Pyeongchang
6. 17
2022ko Olinpiar Jokoak
Txinako Herri Errepublika Pekin
1. postua, urrezko domina Urrea 13

Munduko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Txapelketako emaitzak
Edizioa / Proba Jaitsiera Super G
2017
Suitza San Moritz
18 12
2019
Suedia Are
2. lekua, zilarrezko domina Zilarrezkoa 3. postua, brontzezko domina Brontzea
2021
Italia Cortina d'Ampezzo
1. postua, urrezko domina Urrea 2. lekua, zilarrezko domina Zilarrezkoa

Munduko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo hasiera: 2011ko azaroaren 26an, Aspeneko erraldoia, DNF1
  • Lehenengo goiko30: 2016ko otsailaren 21ean, La Thuileko Super Ga, 15.
  • Lehenengo goiko10: 2015eko abenduaren 5ean, Lake Louise-eko jaitsiera, 6.
  • Lehenengo podiuma: 2019ko otsailaren 23an, Crans-Montanako jaitsieran, 3.
  • Lehenengo garaipena: 2020ko urtarrilaren 11n, Zauchensee-ko jaitsieran.
  • Sailkapen orokorrik onena: 4. 2020an.
  • 2 kristalezko globo txiki:
    • Jaitsiera sailkapeneko irabazle 2020an
    • Super G sailkapeneko irabazle 2020an

19 podium, 4 garaipen barne

Garaipenen xehetasunak
Denboraldia / Ekitaldia Jaitsiera Super G Guztira
2019-2020 Austria Altenmarkt - Zauchensee AlemaniaGarmisch-Partenkirchen 2
2020-2021 Frantzia Isere Harana 1
2021-2022 Alemania Garmisch-Partenkirchen 1
Guztira 3 1 4
Munduko Kopako azken sailkapena denboraldika [15]
Denboraldia/Sailkapena Orokorra Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinatua
Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak
2014-2015 117. 4 48. 1 54. 3 - - - - - -
2015-2016 29. 356 9. 240 18. 116 - - - - - -
2016-2017 33- 274 15. 138 13. 124 - - - - 41. 12.
2017-2018 34. 246 20. 109 15. 137 - - - - - -
2018-2019 18. 393 6. 288 16. 105 - - - - - -
2019-2020 4. 837 1. 477 1. 360 - - - - - -
2020-2021 8. 753 2. 410 3. 310 30. 33. - - - -
2021-2022 9. 697 2. 407 8. 277 45. 13. - - - -

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo hasiera: 2010eko urtarrilaren 19an, Saint-Moritzeko jaitsiera, 53.
  • Lehenengo goiko30: 2010eko abenduaren 15an, St-Moritzeko konbinatua, 13.
  • Lehenengo goiko10: 2010eko abenduaren 16an, St-Moritzeko jaitsiera, 6.
  • Lehen podiuma eta lehen garaipena: 2011ko abenduaren 19a, Valtournencheko erraldoia
  • Sailkapen orokorrik altuena: 2. 2014an
  • 2014an 1. jaitsiera eta Super G rankingetan
  • 12 podium, 7 garaipen barne
Europako Koparen azken sailkapena denboraldika [16]
Denboraldia/Sailkapena Orokorra Jaitsiera Super G Erraldoia Eslaloma Konbinatua
Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak
2010-2011 80. 80 26. 40 36. 20 - - - - 33. 20
2011-2012 31. 266 32. 35 46. 24 10. 216 - - - -
2012-2013 7. 674 5. 266 2. 260 18. 142 - - 31. 12
2013-2014 2. 702 1. 324 1. 316 39. 50 - - 31. 12
2014-2015 120. 32 22. 32 - - - - - - - -
2015-2016 143. 16 - - - - 56. 16 - - - -

Nor Am Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011n 7 lasterketa lehiatuetatik 2 podium erraldoian.

Junior mailako Munduko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak Junior mailako Munduko Txapelketan
Edizioa / Proba Jaitsiera Super -G Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinatua Taldeka
2011
Suitza Crans Montana
20. 9. - Uztea - -
2012
Italia Roccaraso
- 4. 7. 12. 3. postua, brontzezko domina Brontzea -
2013
Kanada Sainte-Anne mendia
15 2. lekua, zilarrezko domina Zilarrezkoa Uztea 21. - -
2014
Eslovakia Jasna
1. postua, urrezko domina Urrea 1. postua, urrezko domina Urrea 12. - Uztea 2. lekua, zilarrezko domina Zilarrezkoa

Suitzako Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaitsieran txapeldun 2014 Jaitsieran txapeldun 2017 Super Gn txapeldun 2017 Jaitsieran txapeldun 2019 Super Gn txapeldun 2019 Super Gn txapeldun 2022 Super Gn txapeldunorde 2012 Eslalomean txapeldunorde 2012 Konbinatuan txapeldunorde 2012 Super Gn txapeldunorde 2013 Jaitsieran 3. 2016

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Marc David. (12 février 2019). Corinne Suter, la reine des neiges qui a appris à griffer. L'Illustré.
  2. portrait. .
  3. a b c d e f (Frantsesez) Corinne Suter. 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  4. ATS. (10 février 2016). Corinne Suter toujours sur le flanc. La Liberté.
  5. ATS. (7 septembre 2017). Ski alpin: Corinne Suter opérée au pouce gauche. La Liberté.
  6. Corinne Suter est passée tout près de l’amputation. 24 heures 30 novembre 2018.
  7. Johan Tachet. (10 février 2019). Après le bronze, Suter décroche l’argent. .
  8. «Ski alpin – Corinne Suter: «Je ne suis plus ma propre adversaire»» Le Matin 2022-02-15 ISSN 1018-3736..
  9. ATS. (27 février 2019). Corinne Suter sur le podium. La Liberté.
  10. rts.ch. (22 février 2020). Ski: Corinne Suter remporte le globe de la spécialité!. RTS.
  11. 15:07, 26 09 2021 | Ski alpin-Dames. (2021-09-26). Corinne Suter se blesse à Zermatt. .
  12. 22:33, 04 12 2021 | Ski alpin-Dames. (2021-12-04). Corinne Suter retrouve la forme et le podium. .
  13. Stéphane Kohler. (15 février 2022). Sofia Goggia remporte la médaille d'argent de la descente trois semaines après s'être blessée. .
  14. Dames, Today à 11:25 | Ski alpin-; Messieurs, Ski Alpin-. (2022-03-25). Justin Murisier et Corinne Suter sacrés en super-G. .
  15. (Ingelesez) Corinne Suter - WC Standings. ..
  16. (Ingelesez) Corinne Suter - EC Standings. ..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]