Cornelius Castoriadis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cornelius Castoriadis
Cornelius Castoriadis.jpg
Bizitza
Jaiotza Istanbul1922ko martxoaren 11
Herrialdea  Grezia
 Frantzia  (1970 -
Heriotza Paris1997ko abenduaren 26a (75 urte)
Hezkuntza
Heziketa National and Kapodistrian University of Athens
(1937 - 1942) gradu : Jurisprudentzia, ekonomia
Parisko Unibertsitatea
(1946 - 1948) master's degree
Paris West University Nanterre La Défense
(1980 - : doktoretza
Hizkuntzak frantsesa
greziera modernoa
Irakaslea(k) Gaston Bachelard
Jean Wahl
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, ekonomialaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta psikologoa
Enplegatzailea(k) Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Sinesmenak
Alderdi politikoa Young Communist League of Greece
Q12876228
Q16330363
Greziako Alderdi Komunista
Internationalist Communist Party

Cornelius Castoriadis (Istanbul, Turkia, 1922ko martxoaren 11 - Paris, Frantzia, 1997ko abenduaren 26a) frantses filosofoa eta psikoanalista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte zituela boluntario sartu zen Gazte komunisten taldean Metaxasen diktadurari aurre egiteko. Gerra garaian talde troskista baten barruan alemaniarren okupazioaren kontra lan egin zuen. 1945ean Parisa iritsi zen eta Alderdi Komunista Internazionalistan (troskista) sartu zen, eta ondoren Sozialismoa edo basakeria aldizkaria eta taldea sortu zituen. Haietan, batetik estalinismoa, eta bestetik troskistek beren buruari egiten zioten kritika-falta salatu zituen; sobietar burokrazia eta burokrazia kapitalistari aurre egitea eskatzen zuen: Produkzio-harremanak Errusian eta Iraultza burokraziaren kontra (artikulu-bilduma, 1973).

Talde hori desegin zenean 1966-1967 urteetan, Castoriadisek marxismoa utzi zuen, esaten baitzuen marxismoaren barnean kontraesana zegoela iraultza-proiektuan bertan: Marxismoa eta iraultzaren teoria (1964-1965). Haren iritziz iraultzaren benetako helburua gizartea bera antolatzea izan behar zuen, eta ahalmen sortzaile modu guztien garrantzia azpimarratzen zuen: Gizartearen Irudizko erakundea (1975), Ekologiatik autonomiara (1981), Mundua zatitua (1990), Egina eta egitekoa (1997).

Gizarte Zientzietako Eskolako ikasketaburu izan zen 1979. urteaz geroztik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cornelius Castoriadis Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]