Cornelius van Bynkershoek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cornelius van Bynkershoek
Cornelis van Bijnkershoek.jpg
epaile

Bizitza
Jaiotza Middelburg1673ko maiatzaren 29a
Herrialdea  Herbehereak
Heriotza Haga1743ko apirilaren 16a (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Franeker (en) Itzuli
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak aholkulari juridikoa eta epailea

Cornelius van Bynkershoek (Middelburg, 1673ko maiatzaren 29Haga, 1743ko apirilaren 16) Herbeheretako aholkulari juridiko, epaile eta legelaria izan zen. Nazioarteko zuzenbideari ekarpen handiak egin zizkion.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dominio Maris (1702);
  • Observationes Juris Romani (1710),
  • Aurrekoaren jarraipena lau liburukietan plazaratu zuen (1733)
  • De legatorum foro (1721)
  • Juris Publici Quaestiones (1737).[1]
  • Lan guztien edizioa, hil ondoren plazaratuta Genevan, 1761an.
  • Lan guztien edizioa bi liburukitan, Leidenen, 1766.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Bynkershoen garrantzia batez ere Itsasoaren Legeetan islatu zen. Beste ideien artean, inguruko uretako jabetza estatu bakoitzak zuela defenditu zuen. Haren ustez estatu batek hiru itsas miliaren jabetza errekla zezakeen, edota ertzetatik botatako kanoikada baten distantzia. Ideia hau erabat zabaldu zen eta "kanoikadaren araua" bezala ezagutzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bynkershoek, Cornelius van (2007). A Treatise On The Law Of War. Lawbook Exchange. ISBN 1-58477-566-1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]