Corona Borealis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Corona Borealis
Corona Borealis constellation map.svg
Datuak
Laburdura CrB
Genitiboa Coronae Borealis
Sinbologia
Igoera zuzena 15h 16m 03.8205s–16h 25m 07.1526s h
Deklinazioa 39.7117195°–25.5380573°°
Eremua 179 gradu karratu

73. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

24
Izarrik distiratsuena α CrB (Alphecca edo Gemma)

(itxurazko magnitudea 2,21)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+90° eta −50° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Uztailan

[1]

Corona Borealis ipar hemisferioko konstelazio txiki bat da, bere izar nagusiek zirkuluerdi-formako arku bat eratzen dutelarik. 88 konstelazio modernoetako bat da, eta Ptolomeok zerrendatutako 48 konstelazioetako bat ere izan zen, honi, koroa deitu egin ziona. Borealis hitza, ondoren gehitu zioten, hegoaldeko Corona Australis aurkitzean.

Corona Borealisek ez du lehen magnitudeko izarrik. Bere izarrik distiratsuena α Coronae Borealis (Alphecca edo Gemma ere deitua) +2,22ko magnitude bisuala duen izar bitar espektroskopikoa da. Izarraren bi osagaiak A0V motako sekuentzia nagusiko izar zuri bat eta eguzkia baino hotzagoa den G5V motako nano hori bat dira. Bien arteko batez besteko tartea 0,20 UA da, eta orbita-periodoa 17,36 egunekoa da. Alphecca Ursa Maiorreko Izarren Elkarteko kide lausotzat hartzen da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ridpath, Ian; Tirion, Wil. (2007). Stars and Planets Guide. Londres: Collins ISBN 978-0-00-725120-9.
  2. King, Jeremy R.; Villarreal, Adam R.; Soderblom, David R.; Gulliver, Austin F.; Adelman, Saul J.. (2003ko apirila). «Stellar Kinematic Groups. II. A Reexamination of the Membership, Activity, and Age of the Ursa Major Group» The Astronomical Journal 125 (4): 1980–2017 doi:10.1086/368241 Bibcode2003AJ....125.1980K.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: Zeruko mapa 16h 00m 00s, +30° 00′ 00″