Corrib ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corrib ibaia
River Corrib (ingeleraz)
Abhainn na Gaillimhe (irlanderaz)
Corrib.riviere.JPG
Datu orokorrak
Luzera6 km
Geografia
Koordenatuak53°16′N 9°03′W / 53.27°N 9.05°W / 53.27; -9.05Koordenatuak: 53°16′N 9°03′W / 53.27°N 9.05°W / 53.27; -9.05
Hidrografia
Arroaren azalera3.101 km²
LakuakCorrib aintzira
BokaleaOzeano Atlantikoa

Corrib ibaia (irlanderaz Abhainn na Gaillimhe edo Gaillimh) Irlandako mendebaldean kokatzen den ibaia da, Galwayko konderrian hain zuzen ere. Ibai honetan Irlandako ia gehienetan bezala izokinaren arrantzan jardun liteke. Bere iturburua Corrib aintziran dago eta ahoa berrizGalway hiria zeharkatu ostean Galwayko badian, hortaz bere urak Ozeano Atlantikoan isurtzen ditu. Ibaiak aintzira eta itsasoaren artean 6 kilometro luzerako ibilbidea besterik ez du, hortaz Europa osoko ibairik laburrena dela esan liteke.

Bada ibaiaren izen zuzenena Galway ibaia dela defendatzen duenik (irlanderazko Gaillimh izenetik eratorria). Horregatik irlanderaz batzuetan An Ghaillimh ("Galway") deitzen da, baina baita Abhainn na Coiribe ere.

Kondairaren arabera ibai honen izenaren zergatia Gailleamh zenarengatik darama, hau ibai honetan bertan itotako buruzagi baten alaba omen zen. Uste denez, Gaillimh hitzak "Harritsu" esan nahi du, "ibai harritsuaren" zentzuan. Zuzena ez den beste kondaira baten arabera, Galway hiriak izena Gallaibh ("Atzerritarrak") hitzetik hartuko luke, hots, "atzerritarren hiria", halere egiazki Gaillimh izena lehenbizi ibaiari eta ondoren hiriari ezarri zitzaion. Galway hiriaren kokalekuak jatorriz Dún Bhun na Gaillimhe izena zuen, hau da, "Galwayren (ibaia) amaierako hiria". Ibaiak hiriari izena eman zion, eta 1570 urtetik aurrera Galwayko konderriari izena eman zion.

Lough Corrib jatorrizko irlanderazko Loch Coirib aintziraren ingelesera itzulitako izena da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 53°16′N 9°03′W / 53.267°N 9.050°W / 53.267; -9.050{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page