Cortesko Kapitulazioak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cortesko Kapitulazioak 1333ko apirilaren 29an Filipe III.a Nafarroakoa erregearen eta Alfontso IV.a Aragoikoa erregearen artean Cortesen sinatu zen akordioaren izena da. Hitzarmen hori Joanaren, Nafarroako erregearen alabaren, eta Petriren, Aragoiko erregearen semearen, arteko ezkontzaren gainekoa zen. Haren arabera, Petri eta Joana Nafarroako koroaren jabe egingo ziren, baldin eta Nafarroako errege-erreginek semerik izaten ez bazuten. Hitzarmen horretan esandakoa ez zen bete, Joana komentu batean sartu zelako eta Nafarroako tronuarekiko zituen eskubideei uko egin zielako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]