Sare mingots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius Causticus» orritik birbideratua)
Sare mingotsa
2012-10-01 Cortinarius causticus Fr 312339.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius causticus
Fr., 1838

Sare mingotsa (Cortinarius Causticus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ezin da sukaldaritzan erabili, azala mikatza duelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Gaztetan ganbil-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da erdian titi batekin, okre zurbil kolorekoa. Hasieran, zuntz zuriz eta iheskorrez egindako errezel batek azpian dagoen kolore okrea estaltzen du; zahartzean erdian okre-laranja kolorea. Azal likatsu oso mingotsa, mihiaren puntarekin egiazta daitekeena.

Orriak: Ez oso estu, kolore okre-hori argikoak, esporek marroi-kanela kolorekoak bihurtzen dituzte.

Hanka: Berdina edo fusiformea, zurruna, sustrai antzekoarekin, zurixka, 3 -8 x 0,4 - 1,2 cm-koa.

Haragia: Mehea, hori-limoi kolorekoa edo okre antzekoa, batzuetan zuria kapelan. Zaporea ez du mikatza, azala bakarrik, usain sendokoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, Gortinarik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Causticus epitetoa latinetik dator, kaustikoa esan nahi duen "Causticus" hitzetik. Haragiaren koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius ochroleucus delakoarekin, honek haragia mikatza du eta azala berriz ez.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 463 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 185 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Txantiloi:204 Bon,Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 217 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]