Edukira joan

Cortinarius badiovinaceus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius badiovinaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius badiovinaceus
M.M.Moser, 1965

Cortinarius badiovinaceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoa: Cortinarius nigrellus var. occidentalis.

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametroarekin, kanpai itxurakotik ganbil zabaldura ertz mehearekin eta ale gazteetan zuria da errezelaren hondarrengatik; purpura-arrexka bizi kolorekoa, tonalitate ia beltzaxkarekin erdialdera.

Orriak: Oso zabal orritxoekin, zabalak, itsatsiak edo koska batez dekurrenteak, ertz heteromorfoa; hori-herdoil koloretik arre-tabakora doan kolorekoa.

Hanka: Azpi-klabiformea, sendo samarra, zuri-zetadun kolorekoa, baina laster arrexka-arrosa kolorekoa, ardo koloreko eremuak markatzen dituzten banda ugariz apaindua.

Haragia: Zuri-arrexka, usain eta zapore nabarmenik gabe.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Badiovinaceus epitetoa latinetik datos, marroia, esan nahi duen “badius” hitzetik eta mahats alea, esan nahi duen “vinaceus” hitzetik. Bere kolore arre eta moreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza kolore arre monotonoak dituzten eta elkarren oso antzekoak diren espezie horien artean nabigatzea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Costa Rica, Alpeak‎, Norvegia‎, Suedia‎, Finlandia‎, Frantzia, Italia‎.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 215 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius badiovinaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]