Cortinarius epipoleus
Cortinarius epipoleus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius epipoleus Fr., 1838 |
Cortinarius epipoleus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Cortinarius stillatitius var. epipolius, Gomphos epipoleus, Myxarium epipoleum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbil borobildua edo erdian titi handi batekin. Hori-grisaxka edo tonu oliba antzekoekin edo baita moreekin ere, kolore hauetatik zurbilduaz gris-horixkara edo gris-arrexkara.
Orriak: Zurbilak, batere tindu morerik gabe hasietatik, zabal, koska batez mehetu-itsatsiak.
Hanka: 1,5 cm arteko zabalerakoa, zilindrikoa ez, loditua oinarrian edo fusiformea. Zurixka, dena edo zati batzuetan morez lausotua.
Haragia: Zuria, horixka kapelaren azalaren azpitan. Usain eta zapore berezirik gabe.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Epipoleus epitetoa grekotik dator, kaska zuritzen, esan nahi duen “epi-polios” hitzetik. Kapelaren kolore zurbilagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere taldeko beste Mucosus batzuen antza izan dezake. Esporak ditu ezberdinak.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urri samarra. Izei gorrien basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Euskal Herria, Alpeak, Austria, Eslovenia, Norvegia, Suedia, Espainia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Pirinioak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 133 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius epipoleus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.