Cortinarius mussivus
Cortinarius mussivus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius mussivus Melot, 1987 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Basionimoa | Agaricus mussivus |
Cortinarius mussivus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Cortinarius russeoides, Hebeloma mussivum, Meliderma mussivum, Phlegmacium russeoides .
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-lautu-titiduna, irregular samarra, likatsua hezetasunean, distiratsua lehorrean, arre uniforme kolorekoa, edo orban marroi edo sepia koloreko tipikoekin hondo hori-berdexkaren gainean.
Orriak: Hasieran horixka-berdexka kolorekoak, gero arre-oliba antzekoak, forma aldakorrekoak: meheak edo lodiak, itsatsiak edo dekurrenteak, ez oso estu, ertz argiagoarekin eta sarri koskekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko garaietakoa eta 0,7 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa oinarrira mehetua, klabiformea ere bai, potoloa izan edo mehea izan, hori bizi berdexka koloreekin, oinarriraino arre koloreak hartzen ditu; betea, gero barnehutsa.
Haragia: Hori zikin kolorekoa, usain sarkor bereizgarriarekin, atsegina ez, zapore gozokoa, heldu gabeko artoarena bezalakoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Russeoides epitetoa latinetik dator, gorria esan nahi duen “russus” hitzetik. Gorrirako joera duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karaktere diferentzial nabarmenena bere usain sarkor eta iraunkorra da, denbora luzez usaintzean goragalea eta buruko mina sor ditzakeena.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koniferoen basoetan edo mistoetan, kare-lurretan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa (batez Alpeak eta Eskandinavia ere).[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 155 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius mussivus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Cortinarius
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alpeetako onddoak
- Suediako onddoak
- Norvegiako onddoak
- Finlandiako onddoak
- Estoniako onddoak
- Frantziako onddoak
- Irlandako onddoak
- Erresuma Batuko onddoak
- Esloveniako onddoak
- Italiako onddoak
- Austriako onddoak
- Alemaniako onddoak