Cortinarius salor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius salor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius salor
Fr., 1838

Cortinarius salor Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da. Kalitate eskaseko jangarria.[1] Urria Euskal Herrian. Mixacium bat da, hau da, kapela eta oin likatsua, more kolorekoak kapela, orriak eta oina, erraboilduna, eta orriak zabal.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta azkenik laua. Gainazala leuna, likatsua, mingotsa ez dena, morea, okre kolorerako joera du, batez ere erdian.

Orriak: Kolore morea dute, kapelaren kolore berea gaztetan, esporak heltzen direnean marroi-kanela kolorea hartzen dute. Oso zabal, eta 1 edo 2 orritxorekin tartean.

Hanka: Likatsua, zilindrikoa edo klabiformea, 4-12 x 0,5-2 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, baina esporak direla eta goiko aldean okrez tindatutako gortina hondarrekin eta oinarria mehetua dagoen erraboil batekin.

Haragia: Zuria, tonu biolazeoekin. Usain eta zapore hautemanezinak.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina ez da preziatua, bere itxuragatik eta lirdingatsua delako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz ezagutzen da, bere lila kolore ederragatik eta oinaren eta kapelaren lirdinga handiagatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, bai hostoerorkorren basoetan , bai mendiko koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Islandia, Errusia, Papua Ginea Berria, Japonia, Taiwan, Zeelanda Berria, Kamerun.[6]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 545 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 211 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 402 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Cortinarius salor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]